Iritzi artikuloak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Iritzi artikuloak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024/03/31

Jaitsiera-bidezidor berriak eta izunak

Azken urteetan mendi bizikletetan aldaketa asko eman dira; besteak beste, bizikleta elektrikoen agerpena, suspentsio hobeak (dobleak),  gurpil handiagoak (29 hatzetakoak), diskodun balaztak, kuadroen geometria aurreratuak,… eta horrek guztiak, mendian ibiltzeko eta bereziki jaitsierak beste era batera planteatzeko aukera zabaldu du.

Mendi bizikletaren hastapenetan, 80 hamarkadako amaieran Euskal Herrian, jaitsierak pistetatik egiten ziren, baina gaur egungo bizikletek bidezidor teknikoetan disfrutatzeko aukera eskaintzen dute.

Herri guztietako mendi eta basoetan bizikletarekin ibiltzeko bidezidorrak zabaldu dira. Egia da gehienak baimenik gabe eta hainbat jabe pribatuen lurretan eraiki direla. Baina goraipatzekoa da ere, gaur egun inplikazioa, boluntariotza krisian dauden garaian, inongo etekin ekonomiko gabe, ordu asko eskainita, lanean aritu dela hainbat pertsona mendi bizikleta-zale askorentzat gozagarri diren ibilbideak eginten.

Ibilbide hauek jabeentzako apenas dute eraginik, zuhaitzak, hesiak edo erromarak ukitzen ez badira. Hala ere, zuhaitzak ukitu ez arren, eragin ekologikoa badago; ekosistema horretan gainazalaren landarak kentzen direlako, eta horrek lurraren erosioa azkartu dezakelako. Baina hortik haratago ezer gutxi.

Argi dago egoera hau erregulatu beharra dagoela, ezin dela onartu inongo kontrolik gabeko bidezidor berriak irekitzea. Baina argi dago ere, erakunde publikoek (udaletxeek, diputazioek, gobernuak) tendentzia edo demanda berri honi aurre egin beharko diotela, debekuaren eta izunaren bide bakarra hartu gabe. Azken honen lekukoa izan da, Castelló inguruko La Vilavellako herritar batek bidezidor bat egin, baso-legeak ez errespetatu eta sortutako kalteegatik 100.000 euroko izuna jaso dezakeela. Astakeria galanta!.

Honi hipokresia besterik ezin zaio deitu, Elorrion be mendi bizikleta-zale askok disfrutatzen ditugun bidezidorrak egin dira. Jabeentzako kalte ekonomikorik gabe eta ingurugirorako kalte ekologiko oso-oso txikiekin, alderatu ezin direnak inguruan AHTko obrek eragiten ari diren basakeri ekologikoarekin, Pulla-Azkarreta lurretan makro-industrialdea aurrera eramateko proiektuarekin edo Durango-Beasain korridorearen proiektua dela eta kanpazar zulatzeko asmoarekin.

Beraz, ekin diezaiogun elkar-lanari erakunde publiko, basoen jabeak, mendi-talde, baso-bizi elkarte, txirrindulari-talde eta norbanakoen artean, eskaera berriei aurre eginez, mendiaz eta basoaz era osasungarrian disfrutatzeko.

2017/12/02

AMESTUTAKO ELORRIO ERAIKITZEN

Udalari idatzitako gutuna:
Urteak aurrera doaz, Elorrioko bizikletaren erabilerarako estrategia eginda dago, baina herriko eta herri arteko bidegorriak oraindik ez ditugu ikusten.
Elorrioko bizikletaren erabilerarako estrategia lokala egina dago, eta janin badakit Ibarra auzoko obretan bidegorria aurreikusita dagoela (Elorrioko “bidegorritxo” bakarrarekin lotzeko) eta Arriarteko bidegorriaren obrak esleituko direla edo esleitu direla (Dani Palacios zinegotziak komentatuta). Bidegorri horren luzatzea, bailaran zehar, inguruko herriekin elkarlanean egin beharko litzateke, diputazioa presionatuz, eta hau ere udaletxeen lana dela uste dut.
Gobernuak ere aldatzen dira, baina bidegorriak egiteko erabaki politikoaren atzean, beti bezala, diru kontuak daude. Diru kontuak aipatu ditudanez, jakin behar dugu horrelako proiektuak epe luzera diru aurrezte bat suposatzen dutela administraziorako, eta horren lekuko gu baino aurreratuagoa eta eredua den Danimarka bezalako herrialde batean egindako ikerketen datuak diotena:  Bertako hiriburuan, Copenhaguen, kotxez egindako kilometro bakoitzeko 3 zentimoko kostea du gizarterako; eta ibilbide bera bizikletaz egitea 42 zentimoko diru aurrezte bat suposatzen du gizarterako. Gehienbat osasun arlotik eratorriak. (“Bizikletaren erabilerarako estrategia lokala” planaren 4.2 puntuan aipatuta)
Amaitzeko, udalarekin eta teknikariekin egindako azken bileran komentatu genuen herriko obra berrietan bidegorriak aurreikusi beharko liratezkeela . Eta hau ez da gertatu Belengua kalean ezta dirudienez San Pio kalean ere. Honen zergatian aitzakiak bilatu daitezke; espazioa dala, dirua dala,… baina azken finean, gauza gehienetan bezala, lehentasunak finkatzeko orduan, borondate kontua da.
 Ruben Eriz

2016/06/09

BIZIKLETAREN ERABILERAREN INGURUKO ESTRATEGIA ELORRIXON



Urteak aurrera doaz, Elorrixoko bizikletaren erabilerarako estrategia eginda dago, baina herriko eta herri arteko bidegorriak oraindik ez ditugu ikusten.
Gobernuak ere aldatzen dira baina bidegorriak egiteko erabaki politikoaren atzean, beti bezala, diru kontuak daude.  Bidegorrietan proiektatutako guztiaren kostea 494.000 € da eta hori diru asko da Elorrixo bezalako udalerri batentzat, baina bide-tarte batzuk herri artekoak dira eta hor diputazioaren finantziazioa egon beharko da. Gainera, lanak zatika, hau da, 6 urtetan banatuta egitea aurreikusita dago estrategia honetan.
Diru kontuak aipatu ditudanez, jakin behar dugu horrelako proiektuak epe luzera diru aurrezte bat suposatzen dutela administraziorako, eta horren lekuko gu baino aurreratuagoa eta eredua den Danimarka bezalako herrialde batean egindako ikerketen datuak diotena:
Bertako hiriburuan, Copenhaguen, kotxez egindako kilometro bakoitzeko 3 zentimoko kostea du gizarterako; eta ibilbide bera bizikletaz egitea 42 zentimoko diru aurrezte bat suposatzen du gizarterako.

Elorrixoko bizikletaren erabilerarako estrategia lokala ezagutzea nahi duenak, egin klik hemen

2012/03/20

BIZIKLETAZ BATETIK BESTERA

Gozada bat da laneguna honela hasteko aukera eta gogoa izatea. Bizikletaz lanera, eskolara, … goazenok, ez dugu kutsatzen, osasuntsu ariketa fisikoa egiten dugu eta gainera dirua aurrezten dugu. Bere alde txar bakarra, gaur egun errepidean dagoen arriskua da; bideak, kotxe eta kamioientzat eginak daude, bizikletak traba bat gara eta egunen batean aurretik eramango gaituzte. Baina, batzuei ahoa garapen jasangarriaz betetzen zaien bitartean, lehen urratsak guk emango ditugu dagoen garraiobide ekologikoena, merkeena, osasuntsuena erabiliz, eta besteentzat (batez ere umeentzat) eredu izanik.

Bide hau hartzen dugunok gaur 4, bihar 8 eta etzi 16 bagara, lortuko dugu ingurunea (kaleak, bideak, espaloiak, pasealekuak, bidegorriak, ...) motorrik gabeko garraiobideetara egokitzea, segurtasuna handituz eta mugitzeko askatasun handiagoa emanez, bereziki umeei.

Gai honen inguruko helbide interesgarriak: