Urteak aurrera doaz,
Elorrixoko bizikletaren erabilerarako estrategia eginda dago, baina herriko eta
herri arteko bidegorriak oraindik ez ditugu ikusten.
Gobernuak ere
aldatzen dira baina bidegorriak egiteko erabaki politikoaren atzean, beti
bezala, diru kontuak daude. Bidegorrietan
proiektatutako guztiaren kostea 494.000 € da eta hori diru asko da Elorrixo
bezalako udalerri batentzat, baina bide-tarte batzuk herri artekoak dira eta
hor diputazioaren finantziazioa egon beharko da. Gainera, lanak zatika, hau da,
6 urtetan banatuta egitea aurreikusita dago estrategia honetan.
Diru kontuak aipatu ditudanez, jakin behar dugu
horrelako proiektuak epe luzera diru aurrezte bat suposatzen dutela
administraziorako, eta horren lekuko gu baino aurreratuagoa eta eredua den
Danimarka bezalako herrialde batean egindako ikerketen datuak diotena:
Bertako hiriburuan, Copenhaguen, kotxez egindako
kilometro bakoitzeko 3 zentimoko kostea du gizarterako; eta ibilbide bera
bizikletaz egitea 42 zentimoko diru aurrezte bat suposatzen du gizarterako.
Elorrixoko bizikletaren erabilerarako estrategia lokala
ezagutzea nahi duenak, egin klik hemen