2024/03/31

Jaitsiera-bidezidor berriak eta izunak

Azken urteetan mendi bizikletetan aldaketa asko eman dira; besteak beste, bizikleta elektrikoen agerpena, suspentsio hobeak (dobleak),  gurpil handiagoak (29 hatzetakoak), diskodun balaztak, kuadroen geometria aurreratuak,… eta horrek guztiak, mendian ibiltzeko eta bereziki jaitsierak beste era batera planteatzeko aukera zabaldu du.

Mendi bizikletaren hastapenetan, 80 hamarkadako amaieran Euskal Herrian, jaitsierak pistetatik egiten ziren, baina gaur egungo bizikletek bidezidor teknikoetan disfrutatzeko aukera eskaintzen dute.

Herri guztietako mendi eta basoetan bizikletarekin ibiltzeko bidezidorrak zabaldu dira. Egia da gehienak baimenik gabe eta hainbat jabe pribatuen lurretan eraiki direla. Baina goraipatzekoa da ere, gaur egun inplikazioa, boluntariotza krisian dauden garaian, inongo etekin ekonomiko gabe, ordu asko eskainita, lanean aritu dela hainbat pertsona mendi bizikleta-zale askorentzat gozagarri diren ibilbideak eginten.

Ibilbide hauek jabeentzako apenas dute eraginik, zuhaitzak, hesiak edo erromarak ukitzen ez badira. Hala ere, zuhaitzak ukitu ez arren, eragin ekologikoa badago; ekosistema horretan gainazalaren landarak kentzen direlako, eta horrek lurraren erosioa azkartu dezakelako. Baina hortik haratago ezer gutxi.

Argi dago egoera hau erregulatu beharra dagoela, ezin dela onartu inongo kontrolik gabeko bidezidor berriak irekitzea. Baina argi dago ere, erakunde publikoek (udaletxeek, diputazioek, gobernuak) tendentzia edo demanda berri honi aurre egin beharko diotela, debekuaren eta izunaren bide bakarra hartu gabe. Azken honen lekukoa izan da, Castelló inguruko La Vilavellako herritar batek bidezidor bat egin, baso-legeak ez errespetatu eta sortutako kalteegatik 100.000 euroko izuna jaso dezakeela. Astakeria galanta!.

Honi hipokresia besterik ezin zaio deitu, Elorrion be mendi bizikleta-zale askok disfrutatzen ditugun bidezidorrak egin dira. Jabeentzako kalte ekonomikorik gabe eta ingurugirorako kalte ekologiko oso-oso txikiekin, alderatu ezin direnak inguruan AHTko obrek eragiten ari diren basakeri ekologikoarekin, Pulla-Azkarreta lurretan makro-industrialdea aurrera eramateko proiektuarekin edo Durango-Beasain korridorearen proiektua dela eta kanpazar zulatzeko asmoarekin.

Beraz, ekin diezaiogun elkar-lanari erakunde publiko, basoen jabeak, mendi-talde, baso-bizi elkarte, txirrindulari-talde eta norbanakoen artean, eskaera berriei aurre eginez, mendiaz eta basoaz era osasungarrian disfrutatzeko.