Urteak
aurrera doaz, Elorrioko bizikletaren erabilerarako estrategia eginda dago,
baina herriko eta herri arteko bidegorriak oraindik ez ditugu ikusten.
Elorrioko
bizikletaren erabilerarako estrategia lokala egina dago, eta janin badakit Ibarra auzoko
obretan bidegorria aurreikusita dagoela (Elorrioko “bidegorritxo” bakarrarekin
lotzeko) eta Arriarteko bidegorriaren obrak esleituko direla edo esleitu direla
(Dani Palacios zinegotziak komentatuta). Bidegorri horren luzatzea, bailaran
zehar, inguruko herriekin elkarlanean egin beharko litzateke, diputazioa
presionatuz, eta hau ere udaletxeen lana dela uste dut.
Gobernuak
ere aldatzen dira, baina bidegorriak egiteko erabaki politikoaren atzean, beti
bezala, diru kontuak daude. Diru kontuak aipatu ditudanez, jakin behar dugu
horrelako proiektuak epe luzera diru aurrezte bat suposatzen dutela
administraziorako, eta horren lekuko gu baino aurreratuagoa eta eredua den
Danimarka bezalako herrialde batean egindako ikerketen datuak diotena: Bertako hiriburuan, Copenhaguen, kotxez
egindako kilometro bakoitzeko 3 zentimoko kostea du gizarterako; eta ibilbide
bera bizikletaz egitea 42 zentimoko diru aurrezte bat suposatzen du
gizarterako. Gehienbat osasun arlotik eratorriak. (“Bizikletaren
erabilerarako estrategia lokala” planaren 4.2 puntuan aipatuta)
Amaitzeko,
udalarekin eta teknikariekin egindako azken bileran komentatu genuen herriko obra berrietan bidegorriak
aurreikusi beharko liratezkeela . Eta hau ez da gertatu Belengua kalean ezta
dirudienez San Pio kalean ere. Honen zergatian aitzakiak bilatu daitezke;
espazioa dala, dirua dala,… baina azken finean, gauza gehienetan bezala, lehentasunak
finkatzeko orduan, borondate kontua da.
Ruben
Eriz