2026/06/17

2026-06-13 Erdella Mendi Taldekoekin Tesla mendi iguruan

Ekainaren 13an urteroko irteera egin genuen Erdella Mendi Taldekoekin. Aurten La Tesla mendi ingurura.

Betiko lez ibilbide bat oinezkoentzako eta beste bat bizikletaz egiteko planteatu genuen. Gero bokata eta errekan bainua elkarraz egiteko. Oinez 15 pertsona eta bizikletaz 12 joan ginen.

Goizeko 7:30etan Elorriotik irten ginen Trespadernera (Burgosera) eta hor bizikletadunak jaitsi ginen (9:15).

Oinezkoak autobusez jarraitu zuten Barruelora. Hauen ibilbidea: Barruelotik irten (681m), Peña Corbara igo (1324m), mendilerroa jarraituz San Mamesera joan (1273m) eta Quintanalacuesta herrira jaitsi (710m). Guztira 12 bat km eta 680 m positibo. Trankil eginda 5 ordutan egin zuten ibilbidea.





Oinezkoen tracka ikusteko, klikatu hemen

Bizikletaz Tren estazio zaharretik abiatu ginen, GRa jarraituz Tartalés de Cilla herria zeharkatu eta ondoren pistatik Muñecas lepora heldu ginen. Hemendik altuera irabaziz Coronilla lepora. Hemen hasten da lehen jaitsiera Panizares herri ondora. Harri artean nahiko jaitsiera teknikoa, baina polita eta disfrutatzekoa.

Trespaderneko trenbide zaharrean iturria

Pistatik Muñecas leporantz

Coronilla lepoan

Coronillatik beherantz

Aurrera eginez pistak eta bidezidorrak tartekatuz Hoz de Valdivielso herrira, eta hortik errepidez Tartalés de los Montes herrira joan ginen. 

Hoz de Valdivielso

Tartalés del Monteko ur-jauzia

Tartalés herria utzita pista suabe bat jarraituz Majada del Nogal lepora igo genuen. Hemen hasten da bigarren jaitsiera, pistatik hasieran eta bidezidor errezak jarraituz ondoren, La Canaleja arroilan sartu ginen. Zati txiki batzuk oinez egin eta Arroyo de Valdivielso herrira lehenengo eta Población-era ondoren heldu ginen.  

La Canaleja arroila

Canaleja

Arroyo de Valdivielso

Hemendik aurrera 6 kilometrotan Ebro ibaiaren alboan joan ginen pista eta bidezidor lauak jarraituz.







Bidea eta Ebro gurutzatuz, pistatik azken igoera egin genuen Panizares herrira lehenengo eta Vallorcako iturrira ondoren. Hemendik hasten da hirugarren eta azken jaitsiera (urdin-gorria), disfrutatzekoa. Amaitzeko bidetik 3,5 km egin genituen hasierako puntura. 

Panizares



Jaitsieraren bukaera

Guztira 47 bat kilometro, 1500 metro positibo dira eta 5 ordutan egin genuen ibilbidea.

Bizikletaz egindako ibilbidearen tracka ikusteko, klikatu hemen

Trespadernen pare bat trago hartu eta autobusez 7 kilometrotara dagoen Pedrosa de Tobalina herrira gerturatu ginen. Bertatik pasatzen den Jerea errekan bainua hartzeko poza ezagun bat dago. Guk poza horren gainean dagoen txoperan bokatak jan eta bainua hartu genuen.








2025/07/11

PAJARES 2025eko UZTAILA

Ekainaren 30etik uztailaren 6ra, txanda ezberdinetan, 13 lagun joan ginen Asturiaseko Pola de Lena ingurura bizikletaz ibiltzera.

Etxea, Posada Real izenekoa, Pajares herrian hartu genuen. Nahiko merkea; 6 gabak 1650€ ordaindu genituen.  Herriko etxe zahar bat, baina ondo egokituta, denontzako lekuarekin eta piszina klimatizatu eta guzti. Hasieran Pola de Lena herrian nahi genuen, baina denok sartzeko moduko etxea Pajaresekoa bakarrik aurkitu genuen. Gainera, etxea Pajaresen hartzearekin asmatu genuelakoan gaude eguraldiagatik irteera erdiak Leon aldera egin genituelako.

Kanpotik ikusita

Jantokixa

Bizikletak gordetzeko erabiltzen genuen tokia

Piszinia

Egun horietan egindako ekintzak hauek dira:

Ekainaren 30a, astelehena

Bidaia eta arratsaldean Pajaresetik, Pajareseko portura igo 5km eta ondoren beste 5 km Brañilineko eski estaziotik gora Cuitu Negrura (1843 m)

Guztira 20km eta 900 positibo.

Pajareseko portura heltzen

Brañalinen gorantz

Cuitu Negru

Uztailaren 1a, asteartea

Pajaresetik Pola de Lenara jaitsi, El Cordal (788m) igo eta Riosara jaitsi. Riosako La Vega auzotik Anglirura (1572m) igo eta leku beretik Pajaresera (980m) itzuli.

Guztira 97km 2940m positibo

Rober

Leire

Vite La cuña de las Cabresen

Angliru

Ikuspegiaz disfrutatzen

Behelainoa

Iñaki eta Vite disfrutatzen

El Cordal

Uztailaren 2a, asteazkena

La Robla, Embalse de Sega de Ordas, Embalse de los Barrios de Luna, Aralla de Luna, Puerto de Aralla (1536m), La Robla

Guztira 104km 1440m positibo




Aralla portuan

Uztailaren 3a, osteguna

La Robla, Robles de la Valcueva, Atalaya de Valporquero (1400m) Collada de Uvierzo (1375m), Valverde de Curueño, Cascada de Nocedo, La Robla

Guztira 82km 1063m positibo





Atalaya de Valporquero

Nocedoko ur-jauzia

Uztailaren 4a, ostirala

Pajaresetik Pola de Lenara jaitsi eta bertatik Cobertoriara (1173m) igo, alde berera apur bat jaitsi eta Gamoniteirora (1771m) igo. Berriz bertatik jaitsi eta Cobertoriako bidean ezkerrera hartu, gora behera batzuk egin ondoren, El Cordalera (788m) heldu. Hemendik Pola de Lenara jaitsi. Amaitzeko Pajares herrira (980m) igo eta batzuk lainopean Pajareseko portura (1378m).

Guztira 96km eta 2821m positibo

Pola de Lenan euria atertzeko zai

Cobertoria portua

Cobertorian 

Gamoniteirorantz

Gamonitairora heltzen

Gamoniteiro portua

Gamoniteiron taldea

Cordalerantz

Cordal portuan

Berriz Pola de Lenan indarrak hartzen

Pajareseko portuan

Uztailaren 5a, larunbata

Kotxez Pola de Gordonera (Leon aldera). Bertako Kanping eta piszina munizipaletatik abiatuta, mendiko bizikletaz, Zona Alfa deritzon inguruari bira eman eta azkenean “Game flow” jaitsiera urdinetik behera.

Ondoren, batzuk “Flash Godón” jaitsiera gorria egin zuten. Amaitzeko, bertako piszinetan menua bazkaldu genuen.

Guztira 35km eta 890m positibo (Bigarren igoera egin gabe)

Zona Alfako informazioa izateko klikatu hemen

Egin genuen ibilbideko tracka 

Irteera piszina munizipalen ondoan

Cerro del Asnora, igoera gogorra

Asno jaitsiera hasten den tokia


Llombera herria. Ura hartzeko tokia



Atzean, antzinako mehategiak aire zabalean


"Game Flow" jaitsieraren hasiera

Cesar disfrutatzen

Menua Piszinetako tabernan

Uztailaren 6a, igandea

Etxea batu, eta kotxez Campomanesera jaitsi. Bertatik 28 kilometroko igoera ikusgarria La Cubillara (1683m) eta bertatik Campomanesera jaitsi.

Kotxeak hartu eta Elorriora.

Guztira 56 km eta 1310m positibo

Jose "Fonta"

Ruben, Carlos, Cesar

Leire

Igoeraren ikuspegia

Rober

Jose, Mikel eta Iñaki Sagas

Taldea Cubillako portuan