Irati Xtrem etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Irati Xtrem etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/07/14

IRATI XTREM 2019


2019-06-15





Martxa eder eta gogor honetako 13. edizioa izan da aurtengoa, eta iragarrita zegoena baino eguraldi hobearekin, Elorrixo MTB taldeko hainbat lagun elkarrekin egin dugu ibilbidea. 

Orbaizetako arma fabrikara doan horma

Azpegin gora

Errozaten gora

Errozate


Beti lez, lagunartean Larrau herriraino izaten da, hortik gora kronometratutako zatian lehia polita (norberarekin, besteekin) sortzen delako. 




Azkenean Otsagin berriz elkartu eta antolatzaileek emandako bazkariarekin indarrak berreskuratzen ditugu. 


Aipatzekoa da Robertok orain arteko Irati Xtrem guztiak egin dituela, eta ziur gaude, seriekoa duen "Tximist Cegasa" bateria horrekin urte askotarako horrela jarraituko duela.


Domekan Cesar Fonta eta hirurok 80 km inguruko buelta elegante bat egin genuen: Otsagi, Tapla, Irabiako urtegia, Pedroren txaletak, Bagargi, Larrau, Otsagi

"Emboscada": ez genuen bide onena hartu.


Bagargin, atsedena eta bista ikusgarrietaz disfrutatzen



2014/06/22

2014-06-13 Otsagi - Irati Xtrem



Aurten gure taldetik,  Irati Xtrem egin  zutenak: Pablo Igor, Roberto, Arkaitz, Leyre eta Carlos izan ziren.
Beste 3 lagun (Biteri, Jose Angel eta hirurok) mendi bizikletekin ondorengo bueltia egin genuen:
Otsagitik Isabarantz doan GRa hartu (pista ona) eta puntu batean Uztarrotzera jeitsi ginen bidezidor batetik. Ondoren, Isabarantz bidetik egin kilometro bat inguru eta ezkerretara Mintxetako arroilatik igo genuen. Pista luzea da eta 1400 bat metrotako altueran bukatu egiten da. Jarraian, beste 200 bat metrotako desnibela bedartza batetik egin behar da (oso-oso gogorra). Horrela, Otsogorigainako lepora heldu ginen (1650 m). GRko markak jarraitu gabe, zuzen pista batera jaitsi ginen eta hemen ezkerrera hartuz, hainbat kilometro egin ondoren, Larrau portura heldu ginen iparraldeko aldetik. Bidetik Abodiko eski estaziora jaitsi eta Abodiko tontorretatik gora eta behera ibili ondoren Otsagira jaisten den GRa hartu genuen. Jaitsiera polita da baina aldi berean oso teknikoa ere. Azkenean Muskildara igo genuen eta beste jaitsiera tekniko batetik Otsagira.

Irteera honetako argazki guztiak ikusteko klikatu hemen

Buelta honen tracka ondorengo loturan duzue: wikiloc

2012/07/10

IratiXtrem 2012

Urtero bezala, aurten ere ezin falta IratiXtrem-era.
Urte osoan itxaroten dugun martxa izanda, denak umoretsu eta animoz beteta abiatzen gara Otsagabiaruntz. Ohitura bihurtu den bezala, dorsalak batu ostean poteo ordua dator. Aurten, beste urteekin konparatuz, poteoa nehiko "light" izan da, baina ala ere afaltzera puntotxoaz heltzeko nehikoa.
Ondo afaldu eta postre bezala "brazo gitano" eta patxarana. Ondo ondo lo egiteko.
Martxa egunean esnatu ginenean eguzkia gure zain zegoen. Ibilbide osoan lagundu zigun (batzuei behintzat) eta izugarri disfrutatzeko aukera izan genuen paraje eder horien artean marrazten diren errepide estu eta aldapatsuetan.
Helmugara helduta, aurpegietan irrifarreak eta pentsamendutan datorren urteko IratiXtrem.


Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

2011/11/15

IRATI XTREM 2011



Aurten be koadrila polita elkartu ginen Otsagabira joateko. Argazkiak ikusteko klikatu hemen: ARGAZKIAK.

2010/11/29

IRATI XTREM 2009


Ondorengo helbidean dituzue 2009.eko Irati Xtrem probara, joandako Elorriokoen argazkiak.
ARGAZKIAK ONDO IKUSTEKO ETA DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN: picasaweb.Igor