2023/10/10

CAMÍ de CAVALS mendiko bizikletaz, 2023ko iraila

 Camí de Cavals (Zaldi-bidea) Menorcako uhartearen itsasertza guztiz inguratzen duen bide zahar bat da, frantsesen okupazioaren garaian, XVIII. mendean, babes militarrerako egindakoa. Urteetan alboratuta egon ondoren, 1980ko hamarkadan bidea berreskuratzen hasi ziren eta 2010ean ibiltari, mendi-bizikleta zale edo zaldizkoentzat ireki zen. Gaur egun GR 223 ibilbide luze moduan aitortuta dago, eta guztira pista eta bidezidorrez osatutako 185 kilometro dira.

Oso ibilbide polita da, bista ederrekin eta asko disfrutatzekoa, baina argi izanda zati askotan oso teknikoa dela, harri askorekin eta hainbat puntutan, gora zein behera, oinez egin behar dela. Horregatik, gurpil zabalak dituen suspentsio dobleko bizikleta batekin eta alforjarik gabe, motxila batekin, egitea gomendatzen da.

Kontuan izan behar da ere, badaudela ibilbideko 2 zati bizikletaz egitea gomendatzen ez direnak. Bat, Platja Binimelatik Cala Pilarrera; eta bigarrena, Cala Morelletik Ciutadelara. Ondorioz, zati horiek saihesteko, ibilbidea zerbait luzatzen da eta niri guztira 217 kilometro atera zaizkit eta 3.880 metroko desnibel positiboa.

Ibilbideko informazio zehatza, etapa kopurua, lo egiteko tokiak eta ibilbideko tracka, oso ondo dagoen “conalforjas.com” helbidetik hartu nuen:

https://conalforjas.com/cicloturismo-en-menorca-el-cami-de-cavalls/

Ibilbideaz disfrutatzeko, gutxienez 4 etapatan egitea gomendatzen zutenez,  nik ere horrela egin dut.

Camí de Cavals bideoan laburtuta:


       1. Etapa: Mahon – Fornells

Lehen 5 kilometroak, Sa Mesquida herriraino, errepidetik dira. Sa Mesquidako kalan hartzen da Cami de Cavalseko lehen bidezidorra.

Es Grau herriko sarreraran desbideratu eta herrira sartu naiz, bertan dagoen superrean ura eta jatekoa erosteko. Gaur bero handia eta sargori egiten du.

Bainua hartzeko edo ikusteko tokiak:

Tamarells

Arenal de Morella Nou (Cala Tortuga)

Favaritx itsas-argia




Adaiako urmaela


Arenal d´en Castell




Marcar sa Llosa




Fornellseko dorrea
Fornells


Amaieran, Fornells baino 1,5 kilometro lehenago dagoen Les Salines herritxora bueltatu naiz, hor neukalako hostala hartuta (Hostal Port Fornells) Lo egitea eta gosaria (buffeta) 90€.

Etapa honetan guztira 53 km, 1.000 metro positibo eta martxan 4 bat ordu egin ditut (Guztira 6 h). Gogorra izan da batez ere beroagatik eta aldapa labur eta tenteak dituelako.


1.  2. Etapa: Fornells – Ciutadella

Kilometrotan etapa luzeena eta desnibel gehien duena. Baina egia da ere,  hainbat kilometro asfaltoan egiten direla, Cami de Cavals saihesten den bi tarteak etapa honetan ematen direlako.

Hasi eta nahiko laster Cala Tirant guztia (Platja de Fornells) oinez zeharkatu behar dela. Gainera, bizikletako kateak harerik hartu ez dezan, bizikleta gainean eramatea komeni da.

Cala Tirant




Cala Tirant



Cala Tirant
















Punta Negra


















Aurrerago, Cavalleriako itsas-argira joan etorria asfaltatutako bidetik egiten da (3 bat km). Momentu horretan euria hasi da, baina bero egiten du eta gustura noa euri pean

Cavalleria Itsas-argia

Caballeriako hondartza guztia ere oinez zeharkatu behar da.

Cabalerriako hondartza


Berez, Platja  Binimelan komeni da Cami de Cavals uztea eta Ferrerias herrirako pista hartzea, baina trackak Pregonda kalaraino jarraitzen duenez aurrera egin dut, eta gero bidea desbideratzen denean 2 hesi handi zeharkatu behar izan ditut.

Pregonda
Pregonda


     



Ferreriasera heltzeko 200 metroko desnibela duen aldapa gogor bat igo behar da. Ferreriaseko superrean ura eta janaria erosi ditut. Hemendik aurrera beste 9 bat km asfaltotik egiten dira.
Jarraian 3 hondartza pasatzen dira Alocs (harriduna), Pilar (hareduna) eta Platja de Mar (harriduna). 

Cala es Alocs

Cala Pilar



Cala Pilar
















Platja de Mar

Ondoren, baso polit batetik Algaiarens ondoko ses Fontanelles kalara heldu naiz 

Ses Fontanelles

Ses Fontanelles (Algaiarens)

Amaitzeko, Cala Morelletik Ciutadelara (9 km) errepidetik egiten da (Bigarren desbiderapena).

Ciutadellan Hostal Menurkan gelditu naiz. Lo egitea eta buffeteko gosaria 90€ ere.

Etapa honetan guztira 67 km, 1.300 metro positibo eta martxan 5 bat ordu egin ditut (Guztira 8 h). 


1.       3. Etapa: Ciutadella – Son Bou

Hasierako 7 kilometroak, Cala Blancaraino errepidetik egiten dira, baina ondorengo 4 kilometroak gogorrak dira harri artean egiten direlako.

Lehen zati guzti hau, Arenal de Son Saura hondartzaraino, nahiko laua da.

Son Saurako  -Bellavista: jendez lepo

Talaier, Turqueta eta Macarella kalak ere jendez beteta daude. Politak izan arren ez dau merezi luzaroan gelditzea.

Cala Turqueta
Cala Macarelleta



Cala Galdanan superra dago, beraz ura eta janaria erosi ditut.

Cala Galdana

Cala Mitjana



Cala Mitjanatik Platjes de Binigaus arte, 7-8 kilometro oso gogorrak dira, etengabe gora eta behera egiten duen bidezidor batetik. Binigausetik Son Bouko hondartzara erraz egiten da.

Furgoneta bertan izan dut lo egiteko.

Etapa honetan guztira 50 km, 750 metro positibo eta martxan 4:30 bat ordu egin ditut (Guztira 6:30 h).


1.       4. Etapa: Son Bou - Mahon

Son Boutik irten eta lehenengo igoera eta jaitsiera Llucalari kalara gogorrak. Baita Llucalari kalatik beste alderantz igotzea (hainbat momentutan oinez).

Cala en Porterren bainua hartu ondoren, Cala d´es Canutellseko superrean gelditu naiz ura-janaria erosten. Gaur ere bero sargoria dago. 

Cala Binissafuller

Binibeque vell

Binibeque vell
























Binibeque Vell edo Binibeca herri polita.

Punta Priman, hondartza ondoan superra dago, bertan ura erosi dut.


Alcafarreko dorrea

Alcafar herria 



Alcafarreko Kala


Menditik azken jaitsiera Cala Sant Estevera egiten da eta ondoren 5 bat kilometro errepidetik Mahonera heltzeko (portu aldera).

Mahonen hostaletan lekurik ez zegoenez, 5 kilometrotara dagoen Saint Lluis herrian hartu dut Albergue juvenil baten hostatua (33€).

Etapa honetan guztira 47 km, 750 metro positibo eta martxan 4:30 bat ordu egin ditut (Guztira 6:30 h). Beroagatik egin da gogorra gaurko etapa.