Ekainaren 8an Erdella Mendi Taldeko irteeran, 22 pertsona joan ginen Sobron
aldera; 12 pertsona oinezko ibilbidea egitera eta 10 mendi bizikletakoa.
Elorrion goizko 7:30etan elkartu, bizikletak
kargatu eta Santa Gadea del Cid herrira joan ginen. Hemendik bizikletadunak
abiatu ziren goizeko 9:15 aldera.
Besteok autobusez, beste 20 minutu egin genituen, bide
hestu batetik, Cubilla de la Sierra herrira.
Bizikletadunen ibilbidea: Santa Gadea del
Cid – Orbañanos – Ebroko urtegia – Ebroko behatokia – Sobron izan zen.Guztira 28 bat km eta
1200 m positibo.
 |
Santa Gadea del Cid |
 |
Ebroko urtegia |
 |
Ebroko behatokia |
Oinezkodunen ibilbidea: Cubilla de la Sierra – Talos Somos (1409 m) – Humion (1437 m) –Flor (1338 m) – Orbañanos- Tobalinilla eta hortik autobusez Sobroneko abentura parkera.
Guztira 14,5 km eta 600 m positibo.
 |
Cubilla de la Sierra |
 |
Talos Somos. Behean Garoña |
 |
Humion (1437 m) |
 |
Orbañanos herrirantz |
Oinezkoen ibilbidearen tracka
Sobron abenturako parkean elkartu, bazkaldu, batzuk errekan bainua hartu ere, eta arratsaldeko 6:15 aldera Elorrion ginen bueltan.
 |
Sobron abenturako tabernan |
 |
Bainua Ebron |