TransMenorca, irlan dauden 2 hiri nagusiak, Ciutadella eta Mahon, lotzen dituen ibilbidea da. Ibilbide hau, Cami de Cavals ez bezala uhartearen barne aldetik doa, gora behera gutxiago ditu eta teknikoki errazagoa da; pista eta asfalto gehiago dituelako (% 60 asfaltoa, % 40 pista eta bidezidor batzuk)
Gainera, aipatzeko
da, ibilbide honek Menorcako kulturan hain garrantzitsuak diren hainbat “Poblado Talayótiko” ukitzen dituela.
Esan beharra dago, aurtengo udan (2023) UNESCOk gizateriaren ondore aitortu
dituela herri edo monumentu hauek.
Menorcan Herri Talayotikoen
hasiera orain dela 3.000 bat urte eman zen, eta herri hauetako
eraikuntza adierazgarrienak Talayotak (harri blokeekin egindako torre antzekoak)
Navetak (ehorzketarako eraikuntzak) eta Taulak (erlijio erritualetarako harri
handi batzuk beste baten gainean) dira.
Ibilbideak guztira
70 kilometro ditu eta norabide batean zein bestean egin daiteke. Nik hartu nuen
trackak 2 etapatan egiten zuen:
Lehenengoa,
Ciutadellatik - Es Mercadalera (42 km eta 1036 m positibo)
https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/transmenorca-1-2-ciutadella-es-mercadal-4299519
Bigarrena, Es
Mercadaletik – Mahonera (30,5 km eta 358 m positibo)
https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/transmenorca-2-2-es-mercadal-mahon-4299506
Hala ere, nik 3
etapatan egin nuen etapa bakoitzean joan eta etorria egin behar nuela kontuan
izanik.
1.
1. Etapa: Ciutadella – Ferrerias
Ferrerias herrian
furgoneta utzi. Errepide nagusitik Ciutadellara joan (18 km) eta ondoren ibilbidea
egin (22 km). Guztira 40 km.
Lehen zati guztia
asfaltoa da. Hor dago “Poblado Talayótico
de Torretrencada” (Dohainik da eta merezi du ikustea).
Torretrencadako taula |
Torretrencadako taula |
Gero ibilbidea bidezidor teknikoa bihurtzen da Ferrerias herriraino, bereziki “Torrent d´Algendar” ingurura jaitsiera eta igoera (harri umelekin).
2. Etapa: Ferrerias – Es Mercadell – Alaior
Son Bou kanpinetik
Ferrerias herrira errepidetik joan (17 km). Ibilbidea egin (28 km) eta ondoren
Alaiorretik Son Bou kanpinera errepidetik bueltatu (7 km). Guztira 52 km.
Ferreriasetik irten
eta berehala pare bat kilometroko aldapa gogor bat dago (%19). Tarte batean bidea
itxita dago, jabego pribatuekin arazoak daudelako. Ondorioz, bi puntutan ate
batzuen gainetik pasatu behar da. Baina jabeek ez dute ezer esaten (tartea
itxita dute gobernuari bideak konpondu ditzan presio egiteko).
Ikustea merezi duen herriak: Ferrerias, Es Mercadell eta Alaior.
1.
3. Etapa: Alaior – Mahon
Son Bou kanpinetik
Alaior herrira errepidetik joan (7 km). Ibilbidea egin (22,5 km) eta ondoren
errepidetik bueltatu kanpinera (20 km). Guztira 49,5 km.
Ibilbidearen zati
honetan hainbat “Poblado Talayótico” pasatzen dira:
- - Torralba, 3,5. Kilometroan
(Dohainik)
- - Taloti de Dalt, 9. Kilometroan.
(Sarrea 4€)
Taloti de Dalt |
Talaiot de Torelló |
- - Coraia Noi, 13. Kilometroan
- - Trepucó, 18. Kilometroan (Dohainik)
Trepucóko Taula eta Talaiota |
Trepucó |