Menorca uharteari
itzulia egiteko https://menorcaenkayak.com/
enpresarekin kontaktuan jarri nintzen, lagun batek horrela gomendatu zidalako. Eta benetan esan beharra
daukat zentzu guztietan oso atentzio ona jaso dudala eta material ona ere alokatzen
dutela.
Taldean egiteko
aukera eskaintzen dute, 8 egunetan 850€ko prezioan.Baina nik erronka hau bakarrik egiteko gogoa
eta asmoa neukan. Beraz, kayaka 7 egunerako erreserbatu nuen 165€ ordainduta.
Joan aurretik
korreo digitalera eraman beharreko materialen zerrenda, gomendio batzuk eta oso
zehatza den mapa bat (zuk gero plastifikatuta eramateko) bidaltzen dizkizute. Mapa
honetan adierazita daude gaua pasatzeko toki aproposak, supermerkatuen eta
restauranteen kokapenak eta ikusteko tokiak (kobak, arkuak,…).
Ibilbidea egiten
zabiltzala egunero eskatzen dizute beraiekin harremanetan jartzeko nun zauden
esateko, eta beraiek eguraldiaren partea eta arraunean egiteko zein momentu aprobetxatzeko
esaten dizute. Gainera, edozein arrazoirengatik ibilbidea uztea nahi izan
ezkero furgonetarekin nun jaso zaitzaketen mapan ere adierazita dute (zerbitzu hau
erabiliz gero ordaindu egin behar da).
Nik itzulia 6
etapatan egin nuen. Kaletan lo egiteko debekatuta dago kanping dendak
montatzea, eta gauen iruntza handia dagoenez, lo-zakua ez busteko, toldo bat
ipintzen nuen (Beraiek alokatu zidaten 15€)
Itzulia laburtzen duen bideoa:
1.1. Etapa: Es Grau – Cala Pudent
Eguraldia
primerakoa eta itsasoa bare.
Etapa honetan 24
kilometro eta osotara 8 ordu egin ditut (10:30-18:30)
Bainua hartzeko, zerbait jateko... geldiuneak:
Cala d´es Tamarells
Cala en Tortuga
Cala Mongofré
Arenal Son Saura (Norte)
Cala Pudent
1. Kanpamentua: Cala Pudent
Cala Pudent
1.2. Etapa: Cala Pudent – Cala Es Bot (Algaiarens)
Gaur ere eguraldia
primerakoa eta itsasoa bare. Bainua hartu, gosaldu, kanpamentua batu eta dena
prestatu orduko beti ia 2 ordu erabili ditut. Beraz gaur 7:30etan jaikita 9:30ak
aldera abiatu naiz.
Etapa honetan 35
kilometro eta osotara 9 ordu egin ditut (9:30-18:30)
Geldiuneak:
Marcar d´en Tosqueta
Marcar d´en Tosqueta
Cova de los Angiesos
Fornells
Platja de Cavalleria
Pregonda
Es Bot (Algaiarens)
2. Kanpamentua: Es Bot
2. Kanpamentua: Es Bot
Es Bot iluntzian
1.3. Etapa: Cala Es Bot – Arenal Son Saura (Es Banyuls)
9etan abiatu naiz,
itsasoa bare dago eta hori aprobetxatu nahi dut Punta Nati pasatzeko.
Etapa honetan 36,5
kilometro eta osotara 8:30 ordu egin ditut (9:00-17:30)
Geldiuneak:
Cala Morell-en
(Bainua, basuria bota eta komun publikoak erabili).
Ondoren, geldiunerik
egin gabe (aukerarik ez dagoelako), 2,5 ordutan, Cala en Blanesera heldu naiz.
Aurrez Pont d´en Gil-etik pasatuta. Cala en Blanes ondoan dagoen Cala en Brut
leku aproposa da arroketatik itsasora saltoak egiteko.
Pont d´en Gil
Cala en Blanes
Cala en Blanes
Cala Blanca
Arenal
de Son Saurako Es Banyuls hondartza
3. Kanpamentua: es Banyuls (Son Saura)
3. Kanpamentua: es Banyuls (Son Saura)
1.4. tapa: Arenal Son Saura - Calescoves
Gaur eguraldia ona
da, baina haizea dabil eta kaletatik kanpora itsasoa mugituta dago.
Etapa honetan 31 kilometro
eta osotara 8:30 ordu egin ditut (9:30-18:00)
Hegoaldean dauen
kala politenetan bainua hartu dut, baina iraila izateko jende asko dago.
Cala Talaier
Cala Turqueta
Cala Macarelleta
Cala Macarella
Cala Macarella
Cala Macarella
Cala Mitjaneta
Cala Mitjana
Pont d´en Alí
Pont d´en Alí
Cala Trebaluger
Cala Escorxada
Cala Escorxada
4. Kanpamentua: Calescoves
5. Etapa: Calescoves – Sa Mesquida
Gauean arratoiek ez
didate lo asko egiten utzi.
Hego haizeak joten
du eta itsasoa oso mugituta dago, horregatik ibilbideko lehen tarte honetan
dauden kobetan ezin izan naiz sartu.
Egun honetan 33,5 kilometro
eta osotara 8:30 ordu egin ditut (9:00-17:30)
Cala Biniparratx
Cala Binibique
Ekaitza
Sa Mesquida
5. Kanpamentua: Sa Mesquida
5. Kanpamentua: Sa Mesquida
Sa Mequida iluntzian
1.6. Etapa: Sa Mesquida – Es Grau
Etapa oso laburra
daukadanez, trankil ibili naiz.
Lo egin dudan tokia ez da Cala Mesquida, gaur konturatu naiz
Cala Mesquida herria pasatuta iparralderago dagoela.
Gaurkoan 8,5
kilometro eta osotara 2 ordu egin ditut (11:30-13:30)
Sa Mesquida
Es Grauko badian
Arenal d´en Moro (Illa Colom, Es Grau)
Arenal d´en Moro (Illa Colom, Es Grau)
Amaiera, Es Grau
6 egun hauetan
guztira 168,5 kilometro egin ditut arraunean.
Kayakarekin heltzea
merezi duten tokiak:
-Es Grauko badia
oCala de Tamarells
oColom irla (iparreko kala)
-Iparraldeko Son Sauratik gora
oCala Pudent
oMarcar d´en Tosqueta
-Fornellseko badia
oCala Blanca
oCala Roja
-Forneslleko hondartzak (Badiaren beste
aldean, mendebaldean): Cala Tirant.
-Cala Pregondatik, Cala del Pilar eta Algaiarens
(Es Bot) tartea
-Hegoaldean, Talaier eta Escorxada
arteko kalak (baina hauetan jende gehiegi dago).