Uztailaren 1ean, zapatuan, Karlosek, Cesarrek, Peiok eta laurok goizeko 10etan Elorriotik irten eta Riañorako bidaia egin genuen. Bide erdian kafe bat hartu ondoren, San Glorio portuan bazkaldu genuen. Arratsaldean Riañoko kanping eder eta lasaiean karabana utzi eta bizikleta buelta bat eman genuen.
Ibilbidea, Riañotik
irten Panderrueda portua (2ª) igo, Posada de Valdeonera jaitsi, Pandetrave
portua (2ª) igo eta Riañora bueltatzea izan zen. Ibilbide oso polita, trafikorik gabea eta guztira
73 kilometro, 1200 metro positiborekin.
Uztailaren 2an, domekan, Karlosek 93 kilometroko ibilbidea osatu zuen bizikletaz. Pando portua (2ª), La Llama gaina (4ª) eta Valmartino gaina (4ª) igota. Guztira 1.132 metroko desnibel positiboarekin.
Peiok, Cesarrek eta hirurok Gilbo mendira (1.677 m.) igo genuen. Mendi honi, duen itxuragatik, Leoneko Cervino deitzen diote. Bertako tontorretik Riaño eta inguruetako ikuspegi ederra dauka. Ibilbide zirkularra egin genuen, eta oso luzea ez denez, kanpinetik bertatik oinez irtenda egin genuen.
Gilbo tontorrean |
Bueltan Riañoko
urtegian bañua hartu genuen. Ura ez zegoen hotza.
Riañoko urtegia eta atzean Gilbo mendia |
Bazkaltzera Buron herrian dagoen “Gure txokoa” jatetxera joan ginen. Bertako jabea Mungia aldekoa da, euskalduna, eta bere aita bertakoa zenez jatetxe hau zabaldu zuen. Elorrioko Boli ere ezagutzen zuen…
Arratsaldean
bertako errekako ur hotzetan balienteren batek bainua hartu zuen.
Uztailaren 3an, astelehenean, bizikletaz 127
kilometroko ibilbidea osatu genuen. Saberora heldu ginenean Camperona porturako
(1ª) igoera ikusi eta bertara igotzea erabaki genuen. Azken 3 kilometroak oso
gogorrak dira.
Camperonan gora |
Uztailaren 4an, martitzenean, inguruko herri batera oporrak pasatzera etortzen diren gazte batzuekin Karlosek bizikleta buelta bat eman zuen. Riañotik Pontón portua igo eta Asturias aldera jaitsi ondoren Soto de Sajambre herrira igo zuten. Bidea han amaitzen zenez, itzulera bertatik egin zuten.
Casielles herrirako igoera |
Yordas edo Burín |
YORDAS edo BURÍN MENDIAREN TRACKA
Kanpineko jatetxean
bazkaldu ondoren, arratsaldean karabana hartu eta Cervera de Pisuerga herriko
Fuentes Carrionas kanpinera joan ginen.
Uztailaren 5ean, eguastenean,
bizikletaz, Cerveratik abiatuta, urtegien ibilbidea egin genuen. Hasieran,
Ruesgako urtegi kontratik gorantz egin genuen Alto de la Vargaraino.
Mendatearen alde batera Carrión ibaiak egiten du eta bestera Pisuergak. Jarraian,
Cardañora joan ginen. Handik Goiko Cardaño igo eta jaitsi ginen, eta ondoren, Compuertoko
urtegitik Velilla del Rio Carrión herrira heldu ginen. Bertan zerbait bazkaldu
genuen eta amaitzeko, Guardo herritik Cerverara itzuli ginen.
Guztira 114
kilometro egin genituen eta 1000 metroko desnibel positiboa.
Besteok, goizeko
5etan jaiki eta furgonetaz Cardaño aldera abitu ginen mendi ibilbide luze bat
egiteko asmoarekin. Furgoneta Beheko eta Goiko Cardañoen artean utzi (1.336 m.),
zerbait gosaldu eta 6:30ak aldera Espigüeterantz irten ginen.
Ekialdeko aristatik Espigüetera (2.450 m.) igo eta mendebaldeko ertzetik jaitsi ginen. Jaitsieran destrepe batzuk daude eta marroi batean ez sartzeko, bidearekin ondo asmatu beharra dago. Ondoren, arkaitza alde batera utzita Pico Murciarantz jo genuen, baina tarte hau ere astiro egin behar izan genuen Iñarra edo Erratza landareek bidean traba egiten zutelako.
Espigüete tontorrean |
Jaitsierako destrepeak |
Ibilbide integrala
Curavacas mendiraino doa, ondoren Vidrieros herrira jaisteko (Integrala,
normalean bi egunetan egiten dena, errezagoa omen da alderantziz egitea, hau da,
Vidrierosetik hasita). Guk denbora faltagatik eta arratsalderako ekaitza
iragarrita zegoelako beherantz egin genuen Goiko Cardañora lehenengo, eta
ondoren bidetik furgonetaraino.
Guztira 11 ordu eta
erdi behar izan genituen 32 kilometro eta 2865 metroko desnibel positiboa
egiteko. Erritmo onean egin genuen eta bazkaltzeko ordu erdi bat hartuta.
Gauean afaltzera
Peñalabra hotel-restaurantera joan ginen, eta oso ondo afaldu genuen.
Uztailaren 7an, barikuen, ondo
gosaldu eta karabania kanpinetik atera ondoren bizikleta buelta labur bat
egitera joan ginen. Cerveratik abiatuta Piedrasluengas aldera egin eta aurreko
egunean Karlosek egindako bidea jarraituz Santa Maria de Redondo herrira joan
ginen (Pisuerga ibaiaren jaiotza). Guztira 46 kilometro egin genituen.
Zerbait jan eta
Elorriorantz abiatu ginen, arratsalde erdian heltzeko.
Asko disfrutatzeko
bidaia; leku, eguraldi eta batez ere talde zoragarriarekin.
P.D. Riañoko bizikleta ibilbideak Iñaki Iglesiasek pasatu zizkion Jose Miguel Acedori.
Eskerrik asko