2023/02/18

Briançon ingurutatik

2022 urteko ekainean Elorrixoko 2 kidek Briançon aldean egindako mendi bizikleta ibilbideen deskribapena.

Aste beteko iraupenean 6 ibilbide egiteko aukera eduki genuen. Aste hasiera nahiko ona aurreikusita zegoen baina gero egualdia ezegonkorra bihurtu zen, astebururarte.

Hori kontutan edukirik lehen egunean aurreikusita geneukan ibilbide luzeena egitea erabaki genuen.

Briaçon-Galibier-Bonnenuit-Nevache-Briançon

Ibilbide hau beste euskal herriko kide batzuek eginda zeukaten eta itxura polita baina gogorra zeukan.  Guk egindako aldaketatxoekin 93,74km eta 2590m-ko desnibela atera zitzaigun... Ia 12 ordu geldialdi eta guzti...

WIKILOCK

Beraiek ez bezala, gu Briançonen bertan hasi ginen ibilbidearekin, eta lehen 5-6 kilometroak bide jeneralean egin ondoren bidezidorretan zehar hasi ginen Galibier alderantz astiro astiro igotzen. Hurrengo egunetan ikusi genuenagatik Briançonen bertan bidezidorra hartzeko aukera ere bazegoen.

Bidezidor hauek oso politak eta errazak dira baina lehen energiak zurgatzen dituzte.

Galibierrera bidean dauden herriak igaro eta zenbait kilometrora bidezidorra pista bilakatzen zen.

Galibierren magalera eldu arte eta behin hemendik aurre Galibierreko bide zaharra igo genuen, malda konstante eta jasangarriarekin, Galibier gainera iritsi arte.

Galibier-etik Valloire herrirantz jeisten hasi ginen, lehen 3-4 kilometroak asfaltoan eta gero mendian zehar. Hasieran harri solte handiz beteriko pista batetik eta gero politagoa bilakatu zen bidezidor batetan zehar.

Bonnenuit herritxora iritsi arte. Bertan gure esperantza zerbait jatea bazen ere astelehenetan jatetxea itxita zegoen eta aireportuan ura erregutu eta edan ostean berriz gorantza hasi ginen. Hemen bero handia egiten zuen eta gora bidean penuriak pasako genituela ikusten genbiltzan.

Zorionez, berriz mendiz igotzen hasi aurretik jatetxe txiki bat ikusi genuen eta irriparrea pistu zitzaigun.
Eskerrik asko!!! Auberge Plan Lachat.

Behin indarberriturik Nevache alderantz igotzen jarraitu genuen pistaz. Pista hau oso ziku zegoen eta areia gainean ibiltzea bezala zenez energia dezente laga genuen igoera honetan. Baina pozik geunden, igoera honen ostean printzipioz gorantza egin beharreko dena eginda bait geneukan.


Goian ankei freskatu eder bat eman, geneuzkan janari apurtxoak bukatu eta beheranzko bideari ekin genion. Zati hau buelta osoko zatirik politena izan zen. Jeitsiera Nevacherarte oinezko bidezidor eta mendi pista garaietatik egiten zen. Oso inguru polita.
18km an zehar kriston parajetatik jeitsi ostean Nevachera heldu eta herrien arteko bidezidorretatik jeisten jarraitu genuen. Generalean oso bidezidor politak, baina iada energiak agortzen hasiak zeuden berriz eta denbora asko generaman bizikletan. ROUBIOn herriaren ondoan hartu genuen bidezidor batek, ibilbide bukaera asko gogortu zuen eta ez du merezi. Baina bestela oso ibilbide gomendagarria eta gogorra!!!

Chateau Queyras-Sommet Bucher

Atsalderako egualdi eskasa zetorrela ikusirik gure lagun Ibanek gomendatutako ibilbide motz bat egitea erabaki genuen. Chateau Ville-Vielle herrian hasita. Ibilbideak berez 27km eta 1200mko desnibela badauka ere ez genuen osorik egitea lortu. Sommet Bucher-era iritsi ginenean ekaitza sartzen hasi zen eta bada ezpada igo ginen leku beretik jeitsi ginen. 

WIKILOCK

Guk 10kmko igoera egin genuen ia 900m-ko desnibelarekin. Beste munduko gauza handirik ez zeukan pista batetik. Baina egia da, tontorrera iritsi ginean ikusi genuen panorama eta ingurua oso politak zirela eta ibilbidearen zati ederrena galdu genuen sentsazioarekin geratu ginen. Pena bat...

Briançon Old Town

Egun onetarako ere egualdi txarra iragarrita zegoenez, Briançon ingurutik zebilen ibilbide bat egitea erabaki genuen. Bide batez, nibel fisiko altuak eta bizikleta kontrol oso onak, Komoot orrialdearen arabera zer esan nahi zuen ere jakin nahi genuen . 22km eta 400metroko desnibela.

KOMOOT

Egia da, Briançon barruan zehar zijoan jeitsiera ez genuela egin (euria hasi zen Briançon barrura heldu eta segidan eta buelta bukatzea erabaki genuen), baina egindako beste ibilbide guztiak ez zeukan inongo sailtasunik. Zati bat ur kanal baten ondoan egiten da eta agian hor jausteko arriskuren bat badago, baina ez oso larria. Bestela ibilbidea nahiko polita zen, herri artean ibili harren mendi sentsazio onarekin eta bidezidor politetan zehar, batez ere hasieran.

Bardonechia-Colle della Rho-Col de la Vallée Etroite

Egin genuen bueltarik politena eta konpletoena (ez luzeena, ezta gogorrena ere). 37,3km eta 1640mko desnibela. Ibilbidearen berri ondorengo loturan topatu genuen (Eskerrik asko Will):

Ibilbidearen igoeraren lehen 4 km-ak errepidez igotzen dira eta gero asten da benetako igoera 8-9km irripa askoko pista batetan zehar.
Behin tunel eta zubi bat igaro ondoren, irripa asko jeisten da eta ibilbide errazagoa da.

Azken 2 kilometroak ostera bidezidor batetan zehar dira, Colle della Rho-ra iristeko. Bukaerako 100 metroek iada oso irripa handia daukate eta bizikleta gainean igotzeko gogorregiak dira seguruena, baina beste dena bizikleta gainean egin daiteke.
Gero Col de la Vallée Etroite-era iristeko 5km inguru daude gora behera politekin. Zati hau oso alpìnoa eta polita da, gehiena bidezidor erraz batetan zehar bizikleta gainean egin daiteke. Colle della Rho-ko hasierako jeitsiera eta gerora agertzen den igoera bat bizikleta eskuan egin genituen.
Eta behin  Col de la Vallée Etroite-era iristerakoan jeitsiera luze eta oso polit bat hasten da. Hasierako zatia oso alpinoa, elur arteko pausuren bat ere eduki genuen.
Gero Frantsia eta Italia arteko errepide ondora heldu baino lehenxeago, oso polita eta erraza den bidezidor bat agertzen da. Gosatzekoa eta Bardonechiara bertararte bidezidor desberdinetan hurbiltzen da ibilbidea oso polita eta jostagarria.

Fort de la Infernet

Arratsalderako egualdi txarra zetorrela ikusirik, Briançon inguruan buelta bat egitea erabaki genuen. 

28km eta 1300m-ko desnibela dauzka egin genuen ibilbideak. Egindako track-a

Ibilbidea Briaçoneko gaztelutik hasten da, zubi bat igaro eta zuzenean gorantza. Igoera gehiena harrizko pista batetan egiten da.
Baina bidezidor ederretan ere ibiltzeko aukera dago, bistak ikaragarriak direlarik.

Gora heldu ahala, armadak tiro probak... egiteko erabiltzen omen duen gune batzutara iritsi ginen.

Kartelei jaramon handirik egin gabe, Fort de la Infernet gaztelura joan ginen.
Gero atzera buelta eman eta Briaçonera jeisten den enduro jeitsiera gogortxo eta luze bat egin genuen.  Polita, ez genuen Briançon ondoan holakorik topatzea espero.

Serre Chevalier-eko gain desberdinak

Azken egunerako ere egualdi ona lagun genuenez buelta gogortxo bat egitea erabaki genuen. Printzipioz oso itxura ona zeukan.

Jarraitutako track-a Will-ek elkarbanatutako ibilbide hau da. Guk aldaketa txiki batzuk egin genizkion, Will Serre Chevalier estazioko punta desberdinak igotzeko helburuaz irten zen, baina guk ez genituen punta denak egin eta azken jeitsiera egiteko MTB jeitsiera bezala markatuta zegoen estazioko ibilbide batetik egin genuen oso polita!! 50km ia eta 2000m-ko desnibela.

Egun onetako igoera denak arrisko pistetan zehar izan ziren, baina lehen igoera oso gogorra zen,  eski estazioko jeitsierak zehar gorantz egin behar izan genuen harrisko pista oso malkartsuetan zehar. Batez ere bukaeran oso gogorra zen, bizikleta gainean mantentzeko zailtasun handiekin (Azkenean biok anka ipini eta oinez igo genuen lehen tontorra. Hortik aurrera, puntetara igo barik jarraitzea erabaki genuen, trackean Willek egindako joan etorriak zaiestuz).
Gero behin punta desberdinetan zehar genbiltzan einean, ingurua politagoa bazen ere puntualki irripa gogorrak edukitzen jarraitzen genuen, eta gure indarrak ere berantz zijoazen.
Ibilbide honen parajeak ikaragarriak baziren ere, eski estazioko instalazioek zarma kentzen zioten. Edozein modutan, puntualik asko gozatzeko aukera ere eduki genuen, hurrengo irudian agertzen den kresterioa bizikletan zoragarria zen.
Ibilbidea zehar atseden hartu eta zerbait jateko aukera eduki genuen, komodidade guztiekin gainera.
Hori bai, estazioko instalazioak itxita zeuden eta gainean geneukan janaria bakarrik jan ahal izan genuen. Baina gustora eta egualdi edarraz!!!
Eta azkenik markatutako jeitsiera polit bat, gure Briançoneko egonaldiari bukaera on bat emateko.