Aizkorriko bira egiteko kotxez Oñatira joan ginen. Elorriotik 8etan irten eta kotxeak Usako presako aparkalekuan utzi genituen, amaieran bertan bainua hartzeko asmoa genuelako.
Bertatik, laster
mendira sartu ondoren, pista batetik Urtiagaineran igo genuen. Ibilbidearen tracka Urtiagainen ezkerrera
eginda doan arren, guk errezagoa egiteko Arantzazurako bidean aurrera egin
genuen eta kanterara heldu aurretik ezkerrera egin eta pista batetik, bertakoek
“desierto” deitzen dioten ingurutik, Aloña azpitik, Duru aldera joan ginen.
Hortik, betiko belar aldapa gogorra gaindituta Urbiara heldu ginen.
Urbian ura edan,
zerbait jan eta argazkiren bat egin ondoren San Adrianerako bidea hartu genuen.
Harriak siku zeudenez erraz eta ondo heldu ginen San Adrianera. Bertan, Aranzadi
taldeko arkeologo batzuk indusketak egiten ari ziren. Haien azalpenak entzun, zerbait
jan eta aurrera egin genuen.
Berehala Oltzartera
doan bidea utzi, eta ezkerrera eginez Aizkorriri bira ematen hasi ginen.
Hemendik aurrera, Urtiagainera berriz heldu arte, ibilbidea gora eta behera doa
pista eta bidezidorretatik pagadietan zehar.
Utiagainera heldu
eta bero handia egiten zuenez, bertako tabernan merezitako tragoa hartu eta
pintxoak jan genituen. Ondoren, igoerako pista beretik Usakora jaitsi ginen.
Bainujantziak eta
bazkaria hartu eta lehenengo bainu eder bat hartu genuen eta jarraian zuhaitz
baten gerizpean ogitartekoak jan.
Arratsaldeko 16:30erako
berriz ginen Elorrion bueltan.
Bizikletako
ibilbide elegante eta gogor honek 49 km ditu, 1750 metroko desnibel
positiboarekin, eta 5 bat ordu behar izan ditugu egiteko.
Ibilbideko tracka ikusteko klikatu HEMEN
Urtiagainera bidean |
Durutik Urbiara |
Urbian |
San Adrianera bidean |
San Adrian |
Iparreko pagadietan zehar |
Urtiagainen merezitako atsedena |
Usakoko urtegian |