2017ko abuztuaren 28tik 31ra lau lagun (Jon
Soto, Roberto Aizpitarte, Iñaki Sagastizabal eta Ruben Eriz) Luz Saint
Sauveurrera joan ginen, bertan bideko bizikletekin ibilbide batzuk egiteko
eta batez ere, konpainia onean ondo pasatzeko asmoarekin.
Astelehenean eguerdi partean heldu ginen,
apartamentuan gauzak utzi eta arratsaldean 68 km-ko buelta bat egin genuen; Luz
– Pierrefitte – Cauterets - Pont de Espagna (1500 m.) – Cauteretsera heldu
baino lehen eskumara - La Fruitierera (1371 m.) – Cauterets – Pierrefitte –
Chezee (pare bat kilometroko igoerarekin)- Luz. Egun honetako desnibel
positiboa 1560 m.
|
Pont de Espagnara bidean ur jauzia |
|
Pont de Espagna |
|
La Fruitiere |
|
La Fruitieren hidratatzen |
Asteartean oso eguraldi onarekin, egun osoko
ibilbide bat egin genituen; Luz – Tourmalet (2115 m.) - Campan – Payole –
Horquette de Arcizan (1564 m.) – Arreau – Aspin (1490 m.)– Campan – Tourmalet –
Luz. Guztira 131 km eta 4200 metroko desnibel positiboa.
|
Tourmaletera igotzen, Bareges pasatura, Via Fignon delakoaren hasieran |
|
Tourmalet gaina |
|
Campan herrian |
|
Horquete de Ancizan |
|
La Mongietik, Tourmaletera bidean, behelainoa eta otsoak gure atzetik... |
Asteazkenean egindako ibilbidea; Luz – Gedré -
Gavarnie – Col de Tentes (2208 m.) –
Gedré herrira jaitsi berriz – Troumouse (2103 m.) – Lac de Gloriettes (pare bat kilometroko igoera
gogorra) – Luz. Guztira 100 km eta 2800 metroko desnibel positiboa.
|
Gavarnira bidean |
|
Gavarnietik gora, Col des Tentesera bidean |
|
Behean Gavarnie |
|
Col des Tentes. Atzean, hor nonbait, Tallon mendia |
|
|
Troumouseko aldapa gogorra hasi aurretik freskatzen |
|
Ieeeuuupppp |
|
Iñaki Sagastizabal Troumousera bidean |
|
Rober eta Iñaki Tromouserantz |