Ekainaren 17an, Erdella Mendi Taldekoekin Arlabanetik Garaiora 24 pertsona
joan ginen, 14 bizikletaz eta 10 oinez. Elorriotik goizeko 9:30etan abiatu
ginen eta Arlabanetik, batzuk oinez eta besteak bizikletaz, 10:30etan. Eguraldi
zoragarriarekin oinezkoen ibilbidearen hasieran pagadi batetik izan zen,
jarraian zuhaitzen babesetik irten eta pantanoko bista ezin hobeekin Arkamo
(875 m) mendira jo genuen. Handik Elgeamendi edo Albiturrira (942 m). Bertan
hamaiketakoa egin eta Marieta herrira jaitsi ginen, bidea gurutzatu eta pantanoko
zubitxotik 4 ordu erabiliz Garaiora heldu ginen. Bertan
bainua, bokadiloa eta arratsaldeko 6etarako elorrion ginen bueltan.
Bizikletaz egindako ibilbidea: Arlaban-Isuskiza (801 m.) eta beste igoera-jaitsiera batzuk-Landa-Garaio izan
zen. Lehen zatia pagadietan barrena bidezidorretatik egindako jaitsierekin, eta bigarren zatia Landatik Garaiora dihoan bidegorritik.
Oinez, 14 km eta 475 bat metroko desnibel positiboa.
Bizikletaz, 36 km eta 740 bat metroko desnibel positiboa.
Oinez egindako ibilbidearen tracka
Bizikletaz egindako ibilbidearen tracka
Elgeamendi edo Albiturri |