
Aurten gure taldetik, Irati Xtrem egin zutenak: Pablo Igor, Roberto, Arkaitz, Leyre eta Carlos izan ziren.
Beste 3 lagun (Biteri, Jose Angel eta hirurok) mendi bizikletekin ondorengo bueltia egin genuen:

Otsagitik Isabarantz doan GRa hartu (pista ona) eta puntu batean
Uztarrotzera jeitsi ginen bidezidor batetik. Ondoren, Isabarantz bidetik
egin kilometro bat inguru eta ezkerretara Mintxetako arroilatik igo
genuen. Pista luzea da eta 1400 bat metrotako altueran bukatu egiten da.
Jarraian, beste 200 bat metrotako desnibela bedartza batetik egin behar
da (oso-oso gogorra). Horrela, Otsogorigainako lepora heldu ginen (1650
m). GRko markak jarraitu gabe, zuzen pista batera jaitsi ginen eta
hemen ezkerrera hartuz, hainbat kilometro egin ondoren, Larrau portura
heldu ginen iparraldeko aldetik. Bidetik Abodiko eski estaziora jaitsi
eta Abodiko tontorretatik gora eta behera ibili ondoren Otsagira jaisten
den GRa hartu genuen. Jaitsiera polita da baina aldi berean oso
teknikoa ere. Azkenean Muskildara igo genuen eta beste jaitsiera tekniko
batetik Otsagira.
Irteera honetako argazki guztiak ikusteko klikatu
hemen
Buelta honen tracka ondorengo loturan duzue:
wikiloc