2014/07/01

2014-06-28 Ezcaray



Ezcarayn
7:30etan Elorrixon elkartu ginen. Oinezkoak, 6 pertsona, San Millan mendira joateko eta bizikletadunak, 8 pertsona, Ezcaray aldetik buelta bat emateko.
Bonicaparra refugioa
Heldu eta dena prestatu ondoren, goizeko 10etan abiatu ginen Ezcaraytik San Millan de la Cogollara dihoan GR 93tik. Bidezidor polita eta aldi berean teknikoa da. Lehenengo Turza herria pasatzen da (bizikletan dena igo ahal izateko "Bonicaparra" refugiotik) eta ondoren Pazuengos, jaitsiera tekniko batetik Lugar del Riora heltzeko (San Millan ondoan) Jaitsiera tekniko hau egitea ez badugu nahi, lehenago eskumatara egin eta pista batetik joan gaitezke. Hemendik gora, “Cardenas” errekia jarraituz, hasieran bidetik eta gero pista batetik 1000 metrotako desnibela igo genuen. Goraino, "Cabeza Pardara", heldu gabe, pista utzi eta GR 190ko markak hartu (Valvanerako monastegitik datorrena) eta bidezidor hestu batetik "Beneguerra" lepora (1730 m.) heldu ginen, hortik jaitsiera ikusgarri batetik, asko disfrutatuz, Ezcarayra arratsaldeko 4rak aldera heltzeko.
Errekan freskatu eta garbitu, ogitartekoa jan zerbeza fresko  batekin lagunduta eta Elorrixora bueltia.


Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen


Ibilbide honetako Tracka

Lugar del Riora jeisten

Cardenas erreka kontratik gora
GR 190



Batzuk zulatuak konpontzen, beste batzuk ...

Oja errekan, relax eta garbiketak