2014/05/28

BILBOTIK ELORRIORA, MENDIZ MENDI, BIZIKLETAN


Goizeko 8etan Elorriotik abiatu ginen Berrizera, han 8:35etan Bilbora doan trena hartzeko. 9:20an Atxurin ginen eta berehala gorantz hasi ginen, Zabalburutik Errekaldera eta hemendik Pagasarrira (671 m.). Tontorretik, Anboto ikusten zenez,  jarraitu beharreko norabidea argi zegoen. Pagasarritik Ugaora jaitsi ginen (hasiera teknikoa du). Ugaotik, berriz gora, Mandoiako (638 m.) tontorrera heldu ginen. Hemen ere, hasieran jaitsiera tekniko batetik, Arantzazura heldu ginen eta bidetik Dimara joan ginen. Dimatik Baltzolara hartu genuen, baina dena bidetik egin beharrean Bargeuneko auzotik Baltzolako San Lorentzo ermitara doan pista hartu genuen. Eskugaratz magaletik, behetik doan pistatik, eta 200 bat metro oinez eginda, Urkiolara doan pista hartu genuen, baina Saibigainetik (954 m.) pasatuta. Urkiolatik Pol-Pololera eta Anbotori buelta emanez, Besaidetik Elorriora heldu ginen arratsaldeko 16:30etan (7 ordu).

Guztira 74 kilometro eta 2800 metrotako desnibel positiboa.

Ibilbide honetako tracka nahi izan ezkero klikatu hemen.
 
Berrizko geltokia

Azken bagoien


Pagasarri

Mandoia

Mandoia


San Lorenzo (Balzola)

Balzola

IƱunganetik Saibiganerantz



Saibigain

Urkiola