Eretza tontorrera heltzen |
Erdellako irteera honetara 20 pertsona joan ginen, 11
oinez eta 9 bizikletan. Elorriotik Trapagaranera autobusez eta hemendik
Arboledara (381 m.) funikularrean. Bizikletadunok egindako ibilbidea, Sasiburu mendilerroko hainbat tontorretik
pasatzen zen: Gasterantz (801 m.), Eretza (887 m. mendilerroko altuena), berriz Gasterantz, Ganeran (822 m.), Pico Mayor (746 m.) eta Monte
Galdames (713 m.). Guztira 30 kilometro inguru eta 3 bat ordu bizikletan. Tontorretara belarrezko
aldapa gogorretatik igotzen zen eta, pena bat izan zen behe laino itxia izan
eta inguruko bistekin gozatzeko aukerarik izan ez genuelako (beste batean bueltatu beharko gara, je, je, je, ...)
Baina bukatzeko bai, denok elkarrekin, La Arboledako
baba jan tipiko bateaz disfrutatu genuen “Maite”
izeneko jatetxean.
Irteerako argazki batzuk ikusteko, klikatu hemen edo hemen.