Urtero bezala, aurten ere ezin falta IratiXtrem-era.
Urte osoan itxaroten dugun martxa izanda, denak umoretsu eta animoz beteta abiatzen gara Otsagabiaruntz. Ohitura bihurtu den bezala, dorsalak batu ostean poteo ordua dator. Aurten, beste urteekin konparatuz, poteoa nehiko "light" izan da, baina ala ere afaltzera puntotxoaz heltzeko nehikoa.
Ondo afaldu eta postre bezala "brazo gitano" eta patxarana. Ondo ondo lo egiteko.
Martxa egunean esnatu ginenean eguzkia gure zain zegoen. Ibilbide osoan lagundu zigun (batzuei behintzat) eta izugarri disfrutatzeko aukera izan genuen paraje eder horien artean marrazten diren errepide estu eta aldapatsuetan.
Helmugara helduta, aurpegietan irrifarreak eta pentsamendutan datorren urteko IratiXtrem.
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.