Ekainaren 29an eta 30ean Leire, Viteri eta Karlos Sorian aritu ziren mendi bizikletarekin. Hurrengo egunean, uztailaren 1ean denok elkartu ginen Corduenten (Guadalajaran) eta uztailaren 5era arte bizikletan ibili ginen, errepidea eta mendia txandakatuz.
Etxea, "Miraltajo" apartamentua, Corduente herrian
hartu genuen. Azkenean 6 joan ginen, baina 8-9 pertsoarentzako egokitua zegoen.
Guk behar genuenerako oso ondo zegoen: bizikletak gordetzeko garaje handi bat, 3 komun dutxarekin, 4 logela, sukaldea, egongela handi bat, kanpoan egoteko
terraza eta barbakoa.
![]() |
| Egongelan |
![]() |
| Garajea |
![]() |
| Terrazan |
![]() |
| Barbakoa |
Ekainaren
29a, astelehena (Soria)
Elorriotik goizean irten eta 3 ordutan Covaledara heldu ziren. Lo lekua Posada Dos Aguasen zuten hartuta. Gauzak utzi, herria ikusi, bazkaldu eta Pico Urbionera joan ziren.
Guztira lau ordu eta erdi inguru egin zuten, Pico Urbionera oinez gerturatuta.
![]() |
| Pico Urbionera igotzen |
![]() |
| Pico Urbionen |
![]() |
| Beherakoan Laguna Negrako miradoretik pasatu ziren. |
Igoera gehiena pistatik eta beherantz
bidezidorrak dituen ibilbide polita, ikuspegi ederrekin. Txarrena ibilbidean urik
ez zutela aurkitu eta bero egin zuenez…
![]() |
| Bidezidorretan disfrutatzen |
Guztira 40 bat km eta 1250 m positibo.
Ibilbide honetako tracka
Ekainaren
30a, asteartea
Mendiko bizikletaz ere BTT Urbioneko
hirugarren etapako tracka jarraitu zuten. Ibilbide polita, pinu artean, gorantz
eta beherantz bidezidor errazetatik disfrutatzen.
Lehenengo igoera egin ondoren Camping "Refugio de Pescadores"-en ondoan zegoen tabernatxo batean zerbait hartzeko aukera izan zuten
![]() |
| Lehenengo igoeraren ondoren indarrak hartzen |
Aldamenean dagoen Molina del Dueroko jatetxe batean bazkaldu zuten. Ondoren, ibilbide zirkularra jarraituz Covaledara bueltatu ziren (Karlosek matxura bat izan zuen bizikletan).
Guztira 61bat km eta 1250 m positibo.
Ibilbide honetako tracka
Uztailaren
1a, asteazkena (Guadalajara)
Goizean batzuk Elorriotik bidaia egin eta Soriatik zetozenekin Molina de Aragonen elkartu ginen. Bertan, Jesus Blasco Huradoren dendan, Karlosen bizikleta konponduta Corduente herrira joan ginen.
Etxean gauzak utzi eta bazkaldu ondoren, bideko bizikletaz ibiblbide erraz bat egin genuen: Corduentetik igo eta San Pedroko zubira jaitsi, bertatik Zaorejasera igo eta apur bat aurrera eginda, buelta leku beretik. Errepide ona eta trafikorik gabea.
![]() |
| San Pedro zubitik erreka biak elkartzen diren tokian |
Uztailaren
2a, osteguna
Furgonetaz Peralejos de las Truchas-era joan ginen eta handik mendiko bizikletaz 60 kilometro eta 1000 m positibo duen ibilbide erraz bat egin genuen.
![]() |
| Laguna de Taravilla |
![]() |
| Salto de Póveda |
![]() |
| Ur garden eta hotzetan bainu ederra |
![]() |
| Jeseusssss. |
![]() |
![]() |
| Peñalen-eko zubia |
![]() |
| Viteri eta Haritz bizikleta bultzaka |
![]() |
| Mirador Pie Molino (Peralejoseko ikuspegi ederra) |
![]() |
| Peralejoseko hotelean zerbait jaten eta hidratetan |
Uztailaren
3a, ostirala (Guadalajara - Cuenca)
Corduentetik abiatuta, bideko bizikletaz, ondorengo ibilbidea egin genuen: Corduente - Ventosa - Terraza - Taroleja - Peralejos - Alto Muela de Pinilla - Masegosa - Beteta - Poveda - Taravilla - Valhermoso - Ventosa - Corduente.
![]() |
| Valhermoso, Pepe Guillen-en herria |
![]() |
| Bazkaldu eta bainua Corduenteko piszinetan egin genuen |
Guztira 110 km eta 1800 m positibo. Errepide gehienak oso onak (zatitxo baten izan ezik) eta trafikorik gabe.
Uztailaren
4a, larunbata (Guadalajara)
Mendiko bizikletaz, Corduentetik bertatik abiatuta, ibilbide zirkular bat egin genuen, batez ere pistetatik, baina bidezidorrak ere tartekatuz.
![]() |
| Milina de Aragoneko gaztelua |
![]() |
| Molina de Aragon |
![]() |
| Barranco de la Hoz |
![]() |
| Torete herritik gora |
![]() |
| Barranco de la Hoz goitik ikusita |
![]() |
| Taldea miradorean |
Guztira 67 km eta 1100 m positibo dira.
Ibilbide honen tracka
Aipatzekoa Alto Tajoko inguru hauetan egindako ibilbide guztietan, ura aurkitzeko ez dugula inolako arazorik izan eta landatza asko aurkitu dugula.

















































