2026/06/17

2026-06-13 Erdella Mendi Taldekoekin Tesla mendilerroan

Ekainaren 13an urteroko irteera egin genuen Erdella Mendi Taldekoekin. Aurten La Tesla mendi ingurura.

Betiko lez ibilbide bat oinezkoentzako eta beste bat bizikletaz egiteko planteatu genuen. Gero bokata eta errekan bainua elkarraz egiteko. Oinez 15 pertsona eta bizikletaz 12 joan ginen.

Goizeko 7:30etan Elorriotik irten ginen Trespadernera (Burgosera) eta hor bizikletadunak jaitsi ginen (9:15).

Oinezkoak autobusez jarraitu zuten Barruelora. Hauen ibilbidea: Barruelotik irten (681m), Peña Corbara igo (1324m), mendilerroa jarraituz San Mamesera joan (1273m) eta Quintanalacuesta herrira jaitsi (710m). Guztira 12 bat km eta 680 m positibo. Trankil eginda 5 ordutan egin zuten ibilbidea.




Oinezkoen tracka ikusteko, klikatu hemen

Bizikletaz Trespaderneko tren geltoki zaharretik abiatu ginen, GRa jarraituz Tartalés de Cilla herria zeharkatu eta ondoren pistatik Muñecas lepora heldu ginen. Hemendik altuera irabaziz Coronilla lepora. Hemen hasten da lehen jaitsiera Panizares herri ondora. Harri artean nahiko jaitsiera teknikoa, baina polita eta disfrutatzekoa.

Trespaderneko trenbide zaharrean iturria
Pistatik Muñecas leporantz
Coronilla lepoan
Coronillatik beherantz
Aurrera eginez pistak eta bidezidorrak tartekatuz Hoz de Valdivielso herrira, eta hortik errepidez Tartalés de los Montes herrira joan ginen. 

Hoz de Valdivielso
Tartalés del Monteko ur-jauzia
Tartalés herria utzita pista suabe bat jarraituz Majada del Nogal lepora igo genuen. Hemen hasten da bigarren jaitsiera, pistatik hasieran eta bidezidor errezak jarraituz ondoren, La Canaleja arroilan sartu ginen. Zati txiki batzuk oinez egin eta Arroyo de Valdivielso herrira lehenengo eta Población-era ondoren heldu ginen.  

La Canaleja arroila
Canaleja
Arroyo de Valdivielso
Hemendik aurrera 6 kilometrotan Ebro ibaiaren alboan joan ginen pista eta bidezidor lauak jarraituz.







Bidea eta Ebro gurutzatuz, pistatik azken igoera egin genuen Panizares herrira lehenengo eta Vallorcako iturrira ondoren. Hemendik hasten da hirugarren eta azken jaitsiera (urdin-gorria), disfrutatzekoa. Amaitzeko bidetik 3,5 km egin genituen hasierako puntura. 

Panizares


Jaitsieraren bukaera

Guztira 47 bat kilometro, 1500 metro positibo dira eta 5 ordutan egin genuen ibilbidea.

Bizikletaz egindako ibilbidearen tracka ikusteko, klikatu hemen

Trespadernen pare bat trago hartu eta autobusez 7 kilometrotara dagoen Pedrosa de Tobalina herrira gerturatu ginen. Bertatik pasatzen den Jerea errekan bainua hartzeko poza ezagun bat dago. Guk poza horren gainean dagoen txoperan bokatak jan eta bainua hartu genuen.