Uztailaren 18an Elorriotik abiatu eta Gorbeara joan etorria egin genuen mendi bizikletaz.
Ibilbidea ondorengoa izan zen:
Elorrio - Apata - Axpe - Sagasta - Mendiola - Urkiola - Saibigain barrena - Dimako aeroportua - Barazar - Muruako kanterak - Gorbea - Aldamiñape - Ubidea - Otxandio - Oleta - Izpizte - Zabalaundi - Besaide - Memaia (Otalorako jaitsiera) - Elorrio
Ibilbideko tracka ikusteko klikatu
hemenGuztira 90 bat km eta ia 3000 metroko igoera positiboa egin genuen.
Lasai eta egun guztirako irteera bezala planteatuta, eta eguraldiak lagunduta asko disfrutatu genuen.
Ibilbide osoa egitea nahi ez zutenak Urkiolan edo Barazarren batzeko aukera izan zuten, eta guztira 30 bat pertsona elkartu ginen.
Bazkaria gainean eraman genuen eta ura hartzeko aukerak, Barazarren (bertara furgonetaz joandakoak eramandakoa), Ubidean, Oletan eta Besaiden (Memaiako igoerari ekin aurretik) izan ziren.
|
Barazarretik Muruara bidean |
|
Muruako pistatik gora (berritze lanetan ari ziren)
|
|
Tontorrera heltzeko azken zailtasuna
|
|
Tontorrera heltzen |
|
Gorbea (1481 metro) |
|
Iparrera jaitsiera
|
|
Aldamiñospeko lepoa (atzean Lekanda eta eskuman Aldamin) |
|
Aldamiñape, hemendik Ubidearako pista hartuko dugu |
|
Ubidean horniketa
|
|
Izpiztetik Zabalaundira
|
|
Herrian (COVID protokoloak agintzen duena betetzen)
|
Argazki guztiak ikusteko klikatu
hemen