Ekainaren 27an Erdella Mendi Taldeko irteeran, 44 pertsona joan ginen
Cantabria aldera; 28 pertsona oinezko ibilbidea egitera eta 16 mendi bizikletakoa.
Elorriotik 9ak inguru abiatu ondoren, 10etan lehenengo parada egin genuen
El Pontarron de Guriezon. Hemen bizikletadunak jaitsi ziren, eta dena prestatu
ondoren beraien ibilbidea egin zuten.
Besteok autobusarekin jarraitu eta Oriñon eta Liendo artean dagoen el Fermedal
edo Candina deituriko gainera joan ginen. Oinezkoen ibilbidea gain honetan
dagoen aparkalekuan abiatzen da (aparkaleku hau ez da aproposa autobusarentzat,
eta horregatik bide bazterrean utzi gintuen).
Oinezkoen ibilbidea honako hau izan zen:
· Itsaso
mailatik 134 metrotara dagoen aparkalekutik abiatu, hasieran arteen artean
altuera hartzen duen bidezidor batetik gora. Bidezidorrak gora behera batzuk
egiten ditu (pare bat hoya edo zabalgune pasatzen dira). Ezkerretara Solpico
markatzen duen bidezidarra hartu behar da; zuzen jarraitzen duen pista “Ojos
del Diablo”ra doa. Lehenengo Candinara (489 m.) heltzen da, eta lepotik
jarraituta Solpicora (486 m). Hortik “Los ojos Llanegro” edo “Ojos del diablo”
bezala ezagunak diren zuloetara jaitsiera. Jarraian, Sonabiako hondartzara
jaitsiera. Bukatzeko, bidetik Sonabiatik Oriñonera. Guztira 4 bat ordu: 9 kilometro inguru eta
525 metroko desnibel positiboa.
· Oinezkoek
bainua eta bazkaria Sonabiako hondartzan egin zuten.
Bizikletadunen ibilbidea honako hau izan zen:
- El
Pontarron de Guriezotik errepidez El Puentera (nahiko lauak diren 4 km).
- El
Puenten mendi ibilbidearen hasiera: Hasteko, pistaz el Juncal enbalsera igoera;
ondoren, el Juncal kanaletik ibilbidea; jarraian “Virgen de la Nieves”
baselizara igo; eta bukatzeko, pistatik jaitsiera berriz El Puentera. Guztira
30 bat km eta 750 metroko desnibel positiboa.
- Errepidez
El Pontarron de Guriezora bueltatu, eta bertan zegoen autobusean hondartzako
gauzak eta bazkaria hartu ondoren, erreka kontratik doan bidezidorretik Oriñoneko
hondartzara bainua hartzera eta bazkaltzera.
Ibilbideko tracka: