2016/06/26

SOLLUBE-BAKIO-JATA-URIZARMENDI-ARMINTZA-ERMUAMENDI-GORLIZ

Ekainaren 25ean, Erdella Mendi Taldekoekin egindako irteeran, oinez 10 pertsona Bakioko Jata gainetik abiatu ginen Jata tontorrera (600 m). Mendi honen berezitasuna itsaso aldera zein barru aldera dituen bistak dira. Handik Goieta auzora jaitsi, hamarretakoa egin eta jarraian Urizarmendiko gainera (271 m) heldu ginen. Hemendik Armintzara jaitsi eta portuko taberna baten trago bat, pintxoa eta deskantsatu genuen. 
Portutik bueltatxoa eman ondoren azken tontorrera, Ermuamendira (292 m) igo ginen, bertan bokadiloa bazkaldu eta  bidezidor polit batetik Gorlizeko farora jaitsi ginen. Farora heldu baino apur bat lehenago, defentsarako bunker bat ikusi genuen. Farotik asfaltatutako bide batetik Gorlizera heldu ginen. Bainu ederra hartu eta zerbeza fresko batzuk eran ondoren, autobuzez berriz Elorriorako bidea hartu genuen.

Bizikletaz 11 pertsona joan ziren eta hauek egindako ibilbidea:SOLLUBE-BURGOA-BAKIO-JATA-URIZARMENDI.ARMINTZA-ERMUAMENDI-GORLIZ  izan zen.
Oinez, 21 km eta 800 bat metroko desnibel positiboa.
Bizikletaz, 32 km eta 1.100 bat metroko desnibel positiboa.
Oinez egindako ibilbidearen tracka
Bizikletaz egindako ibilbidearen tracka