2013/10/02

2013-09-28 Ezcaray

Goizeko 7etan Aitor, Arkaitz, Cesar eta ni Elorrixon elkartu ginen Ezcarayra joateko. 9:30etan martxan ginen bizikleta gainean, San Millan de la Cogollara doan GR bidea hartuta. Horrela, Turza herrira heldu ginen, herri “jipia” omen da. Handik gora, bidezidor batetik bizikletatik jaitsi behar izan ginen, gain batera heltzeko eta gero Pazuengos herrira jaitsi ginen. Sendero elegante batzuetatik hasieran eta oso jaitsieta tekniko batetik ondoren  “Lugar del Rio (780 m)” auzora jaitsi ginen.  Auzo hau San Millan de la Cogollatik 2 kilometrotara dago. San Millanerantz hartu beharrean, bidetik gorantz, “Rio Cardenas” gora jarraituta,  mendiko aterpe batera (1060 m) heldu ginen. Hemendik aurrera pista on batetik, apurka-apurka gora eginez, 8 kilometrotan 1700 metrotako altueran pista utzi (kurba batean), beste GR bat hartu eta Valdezcaray aldera egin genuen (1760 m). Hemendik Ezcarayra oso jaitsiera polita, hasieran belarretatik eta azkenean pagadi batetik.
Guztira 44 kilometro, 1776 metrotako desnibel positiboa eta 5 ordu disfrutatzeko (bizikletan, martxan 4 ordu).
Argaki guztiak ikusteko klikatu hemen

Ibilbide honetako tracka nahi izan ezkero klikatu hemen