|
Jorge, Erro herrira daraman bidezidorrean |
Ekainaren 29an Erdella mendi taldekoekin Zubirira joan ginen. Handik ganauak estropeatutako senda batetik Erro portura heldu ginen eta jeitsiera oso polita eginez Erro herrira. Ura atsedena hartu eta aurrera. Hasieran galduta dagoen bidezidor batetik Bizkarretara heldu ginen, Sorogaineri buelta eman eta Adira igotzea erabaki genuen. Hasieran pista, aldapa suabearekin eta gero bedarretatik gogor gora, azken zatia oinez eginda (bizikletak bertan itxita). Adin behelainoa eta hotza; bizikletak ere behelainoan galduta. Jaitsiera inongo biderik ez dagoen toki batetik "Por la directa": sustoak, jauzi, barre, ...
Berriz hasierako ibilbidearekin bat egin genuen, baina berandu egiten ari zenez (matxura piloa: 6 pintxazo, katea apurtu, ...) Zilbetira jeistea erabaki genuen eta hemendik bidez Zubirira joatea.
Ibilbide hau egiteko erabili genuen Tracka ikusteko
KLIKATU HEMEN
Irteera honetako argazkiak ikusi nahi izan ezkero
KLIKATU HEMEN