2025/07/11

2025-06-21 ERDELLA MENDI TALDEKOEKIN LANDA INGURUAN

Urtero lez, batzuk oinez eta beste batzuk bizikletaz egin genuen irteera hau, eguraldi zoragarriarekin.

Bizikletadunak Elorriotik abiatu ziren goizeko 8:30etan, aurrez motxilak autobusean utzita, eta ibilbide hau egin zuten:

Elorrio – Atxarte – Urkiola – Oleta – Otxandio – Mirugain (698m) – Albinako urtegia – Jarindo (895m) – Otzarretako kobak – Albertia (867m) – Landa.

Oinezkoak Legutiora arte joan ziren autobusez eta ibilbide hau egin zuten:

Legutio – Albinako urtegia – Jarindo (895m) – Albertia (867m)  – Otzarretako kobak – Landa

Amaieran, denok elkarrekin trago bat eta Landan bainua hartzeko aukera izan genuen.

Urkiolatik ikuspegia
Albinatik gora

Jarindora heltzen

Jarindo

Albertiara bidean
Albertia

Otzarreta

Bizikletaz Jarindora heltzen

Jarindo

Otzarreta

Landako Etxe Zurin

Indarrak berreskuratzen

Landan bainua