Abenduan, 2021erako erronka bat planteatu genuen: Elorrixotik irtenda Hiru Haundiak (Aitzgorri, Gorbea eta Anboto) egitea, bizikletak erabiliz.
Gauzak horrela,
Uztailaren 17an, hamabi lagun elkartu ginen erronka honi, edo zati bati
behintzat, disfrutatuz aurre egiteko.
Ibilbidea
ondorengoa izan zen:
- Bidetik
bizikletaz, Elorrio - Arantzazuko Gomistegi: 29 km
- Menditik
bizikletaz, Gomistegi – Duru – Urbia - Askiolako lepoa (San Adrianera doan
bidezidorrean bizikletak utzi): 14 Km
- Oinez,
Aitzkorriko tontorrera: 300 m positibo (40 minututan ondo igotzen da)
- Menditik
bizikletaz Zalduondora jaitsi: 10 Km
- Bidetik
bibikletaz, Zalduondo – Landa: 25 Km
- Bidetik
bizikletaz, Landa – Murua: 16 Km
- Menditik
bizikletaz, Murua – Gorbea – Ubidea: 21 Km
- Bidetik
bizikletaz, Ubidea – Otxandio – Urkiola: 24 Km (Ubideatik Otxandiora 4 kilometroko pista batetik).
- Menditik
bizikletaz, Urkiola – Pagozelai: 4,5 Km
- Oinez,
Pagozelai – Anbotoko tontorrera: 320 m positibo (igo eta jaitsi ordu betean)
- Menditik
bizikletaz, Pagozelai – Zabalaundi – Besaide – Elorrio: 14 Km.
Ibilbideko tracka
ikusteko klikatu hemen
14
ordu eta erditan (goizeko 6etatik arratsaldeko 8:30etara), erritmo suabean,
egin genituen ibilbideko 152 kilometroak eta 4100 m positiboak. Gainera, eguraldia ere primerakoa izan genuen: egun argia eta iparreko haize leuna, tenperatura asko igo gabe.
Taldeko Aitorrek,
Josebak eta Olatzek lagunduta bi hornidura puntu izan genituen: lehenengoa
Landan eta bigarrena Urkiolan. Horrez gain, ura hartzeko aukera Urbian, Zalduondon,
Muruan eta Ubidean ere izan genuen.
|
Goizeko 6etan plazan, oraindik bateren bat falta da π |
|
Artzanburuko magalean, Urbiara bidean |
|
Goizean oraindik behelainoa eta freskuria |
|
Pedalei eraginda hotzik ez. Mendiko zapatilak jarlekupean π |
|
Gravelekin ere arazorik ez |
|
Urbian, eguzkitan berotzen |
|
Elorrixotik abiatutako taldea Urbian π |
|
San Adrianera doan bide ondoan bizikletak utzi eta oinez bagoaz gora |
|
Paraje ederra eta freskoa |
|
Zailtasunik gabeko igoera eta jaitsiera |
|
Aitzgorriko tontorrean, jendea ugari, eta animaliak ere π |
|
Taldea eguneko lehen tontorrean π |
|
Zalduondotik Landara bidean |
|
Disfrutatzen 1π |
|
Disfrutatzen 2 π |
|
Disfrutatzen 3 π |
|
Disfrutatzen 4 π |
|
Bagoaz, eguraldia eta tenperatura primerakoak |
|
Talde-lanean |
|
Zati honetan erritmo gogorregia gauza onerako π
|
|
Egurrien, bazkaria gertu dago eta. |
|
Landan indarrak hartzen π |
|
Janaria, gerizpea, talde-giro ona, ez dago gehiago eskatzerik |
|
Muruan, Gorbeako igoera hasi aurretik, juanetea freskatzen |
|
eta juanetea ez dana be |
|
Muruatik Gorbearako pistan: harriak eta aldapa ederra π
|
|
Gorbeako tontorrera heltzeko azken txanpa. Ederra benetan |
|
Atzean Anboto ikusten da. Laster harantz goaz |
|
Gorbeako tontorrean. Giro eta ikuspegi zoragarrixa |
|
AldamiΓ±apetik Ubideara bidean |
|
Pol Poletik gora |
|
Bizikletaz azken igoera luzea |
|
Pagozelain |
|
Trantsizioa: bizikleta utzi, ura hartu... | bizikletako zapatilak kendu, mendikoak jantzi... |
|
|
zerbait jan eta bagoaz gorantz |
|
Anbotoko igoerako lehen zatia, arbola artean |
|
Azken zatian, tentu handiz |
|
Anbotoko tontorrean. Talde eta giro aparta |
|
Olatzen argazki bikainak π |
|
Anboto, azken tontorra eta poztasuna |
|
Iparretik badator laninoa |
|
Alfonsoren arte-lanak |
|
Hasierako tokira bueltan |