Ekainaren 29an Erdella Mendi Taldekoekin 11 lagun bizikletaz Burgoseko Poza de la Saletik abiatu eta Oñatik pasatuz Friasera joan ginen mendiz mendi, guztira 46 bat km eginda. Oinezkoek, beste 13 pertsonak, Oñatik Friaserako ibilbidea egin zuten.
Goizeko 7:45ean Elorrixotik abiatu ginen eta 9:20an oinezkoak Oñan utzi genituen, ondoren autobusez Poza de la Salera joateko (Felix Rodriguez de la Fuenteren jaioterria).
Eguzkia goian eta bero itzeleko eguna izan zen; oinezkoetatik 4 pertsonak bakarrik egin ahal izan zuten ibilbide osoa, besteak autobusak batu behar izan zituen ibilbide erdian dagoen Ranera herrian.
|
Poza de la Sal |
|
Poza de la Saleko gatz esplotazioa |
|
Oñara bidean |
|
Oña herria |
|
Oñako Errege monasterioa |
|
Oña |
|
Oñako mendilerrora igotzen |
|
Oñako mendilerroan |
|
Toberako Santa Maria de la Hoz baseliza |
|
Hidroebike |
|
Frias |
|
Friaseko gaztelua |
|
Friasetik autobusera eta errekara bainua hartzera |
|
Friaseko Ebro ibaian bainu ederra |