Ekainaren 30ean, Erdella Mendi Taldekoekin Oinezkoak
Elgeatik ta bizikletadunak Zalduendotik Oñatira (Usakoko presara) joan ginen.
Guztira 16 pertsona izan ginen, 5 bizikletaz eta 11 oinez. Elorriotik goizeko 8:30etan
abiatu ginen eta, eguraldi zoragarrixaz, Elgeatik oinez 9:45 aldera.
Oinezkoen ibilbidea: Elgea – Mugarriluze –
Lizergarate – Degurixa – Kontrastako lepoa – Santikrutz ermita – Aitzgain –
Aitzulo – Urruxola – Usako presia. Guztira 22 kilometro, 823 metroko desnibel
positiboa eta 1.226koa negatiboa. Usakora arratsaldeko 4etan heldu ginen,
beraz, 6 ordu pasautxo behar izan genituen ibilbidea egiteko. Usakon bainua
hartu, bokadiloa jan eta arratsaldeko 6etarako elorrion ginen bueltan.
Oinez egindako ibilbidearen tracka
Bizikletaz egindako ibilbidea: Zalduendo - Urbia –
San Adrian - ... – Araotz – Ur bidea – Usako.