2015/02/21

XVI. MENDI BIZIKLETA MARTXIA ELORRIXON, 2015-03-08


  • Martxoaren 8an, goizeko 10etan, Elorrioko XVI. Mendi Bizikleta martxia egingo da.
  • Irteera eta helmuga herriko plazan.
  • Ibilbide luzeak laburdura batzuk izango ditu eta horrela, lau ibilbide artean aukeratu ahal izango dugu:
    • A Ibilbidea, 8-12 urte tartekoentzat: 8 bat kilometro eta 70 metrotako desnibelarekin.
    • B Ibilbidea, 13-16 urte tartekoentzat: 20,5 kilometrotakoa eta 548 metrotako desnibel positiboarekin.
    • C Ibilbidea, nagusientzat laburra: 25 kilometrotakoa eta 665 metrotako desnibel positiboarekin.
    • D ibilbidea, nagusientzat luzea eta gogorra: 33 kilometrotakoa  eta 1170 metrotako desnibel positiboduna.
  • Ordaindu beharrekoa:
    • 8-16 urte bitarteko ume eta gazteak dohainik.
    • Txirrindularitzan federatuak 5 €.
    • Ez federatuak 15 €, asegurua izan dezaten (eguneko lizentziarekin).
  • Ibilbidean, Besaide inguruan, hornidura puntu bat eta amaieran edariak eta jatekoak parte-hartzaile guztientzat.
  • Bizikletak garbitzeko tokia eta dutxak.
  • IBILBIDEAK:
    • IBILBIDE LUZEA (D): Errepidez Elorriotik Apatamonasteriora, handik Marzanara eta pistatik Besaiderantz. Laumugarrietara heldu baino lehenago ezkerretara hartuko dugu,  Memaia mendiko tontorrera igotzeko. Hemendik Besaidera, Teilamendiko txabolara igo eta Aramaiora jaitsiera. Igoera gogor eta luze baten ondoren Zabalandira eta Teilamendiko pagaditik zehar berriz Besaidera. Bukatzeko, pista luze batetik hasieran eta bidezidor batzuetatik ondoren Elorriora jaitsiko gara.
    • IBILBIDE LABURRA (C): Aurrekoa errepikatzen da baina, Memaiara igo gabe eta Aramaiora jaitsi gabe.
    • 13-16 URTEKOEN IBILBIDEA (B): Hauek ere ez dira Memaiara igoko eta Besaiden buelta hartuko dute, Teilamendirantz igo gabe.
    • 8-12 URTEKOEN IBILBIDEA (A): Errepidez Elorriotik Apatamonasteriora, bidegorritik Elorriora bueltatzeko. Amaieran San Joserantz igoko dute, han ibilbidetxo bat egiteko.
  • Antolatzaileok, ibilbide hauek eguraldiaren eta pisten egoeraren arabera aldatu ditzakegu.
  • Ibilbidea ikusi nahi baduzu klikatu hemen: WIKILOC



  • ANIMATU ETA ETORRI ZAITEZ DISFRUTATUKO DUZU!!!