8 lagun Elorrixotik Murgiako parketxera joan ginen kotxez. Bertako aparkalekuan kotxeak utzi eta 9ak aldera bizikletan abiatu ginen, lehenengo bidetik Zarateraino (3 bat km). Zaratetik Gorbeiako kurutzera (1482 m) igo genuen eta ondoren Igiriñaurantz jaitsi ginen, baina zuzen egin beharrean, Aldamin azpitik eginez. Hau da, Aldamin ezkerrean utzita (azkenean kilometro bat inguru oinez egin behar da, bidezidor batetik, Igiriñaura igotzeko). Igiriñautik pista on batetik Ipergortako lepora (1197 m) heldu
ginen eta ondoren belarrezko aldapa batetik eskumatara geneukan
Ipergorta (1235 m.) tontorrera. Hurrengo bailarara jaitsi eta hemendik
oso aldapa gogor batetik (hasieran ez dago ondo) Odoriaga (1244 m.)
mendira. Aurrera jarraituz, hasieran gora behera batzuk eginez, pista on
batetik parketxera heldu ginen. Guztira 40 bat kilometro eta 1600
metrotako denibel positiboa eginez.
Rubenek etaratako argazkiak ikusteko
klikatu hemen
Aitorrek etaratako argazkiak ikusteko
klikatu hemen
Ibilbidearen
tracka
Inguru honetatik, Aitorrek pasatutako beste ibilbide baten
tracka
|
Gorbeara igoten |
|
Gorbea |
|
Aldamin inguratzen |
|
Igiriñaura igotzen |
|
Odoriaga |