2014/02/20

XV. MENDI BIZIKLETA MARTXIA ELORRIXON, 2014-03-02



  • Martxoaren 2an, goizeko 10etan, Elorrioko XV. Mendi Bizikleta martxia egingo da.
  • Hiru ibilbideren artean aukeratu ahal izango da; 18 km-takoa(500 m. desnibel positiboa), 25 ekoa (750 m. desnibel positiboa) eta 32 kilometrotakoa (1100 m. desnibel positiboa).
  • Txirrindularitzan federatuak 2 € eta ez federatuak 15 €, asegurua izan dezaten (eguneko lizentziarekin), ordainduko dute.
  • Amaieran edariak eta jatekoak parte-hartzaile guztientzat.
  • Bizikletak garbitzeko tokia eta dutxak.
  • IBILBIDEA. Errepidez Elorriotik Apatamonasteriora, handik Marzanara eta pistatik Besaidera (Laumugarrietara). Ibilbide laburra egingo dutenak (A:urdina), Memaiako tontorrera igoko dute, hortik Elorriora jaisteko. Ibilbide ertaina eta luzea (B. morea eta C: gorria) hartzen dutenak, besaideko iturritik Udalako herrira joango dira. Hemendik, bidezidor batzuk hartuz kanpazarreko kantera zaharrera eta hortik gora kantera berrira eta kanpazar portura. Hemendik, B ibilbidekoak Elorriora jaitsiko dira lehengo bide zaharretik. C ibilbidekoak (luzea), udalaitz azpitik kanpazarretik besaidera doan bidea hartuko dute. Besaiden, hauek ere Memaiako tontorrera igoko dute eta hemendik Elorriora jaitsiko dira.
  • Ibilbidea ikusi nahi baduzu klikatu hemen: WIKILOC
  •  
  • ANIMATU ETA ETORRI ZAITEZ DISFRUTATUKO DUZU!!!