XIV. MENDI BIZIKLETA MARTXA ELORRION, 2013-03-03
- Martxoaren 3an, goizeko 10etan, Elorrioko XIV. Mendi Bizikleta martxia egingo da.
- Hiru ibilbideren artean aukeratu ahal izango da; 18 km-takoa(500 m. desnibel positiboa), 25 ekoa (750 m. desnibel positiboa) eta 32 kilometrotakoa (1100 m. desnibel positiboa).
- Txirrindularitzan federatuak 2 € eta ez federatuak 15 €, asegurua izan dezaten (eguneko lizentziarekin), ordainduko dute.
- Amaieran edariak eta jatekoak parte-hartzaile guztientzat.
- Bizikletak garbitzeko tokia eta dutxak.
- IBILBIDEA. Errepidez Elorriotik Apatamonasteriora, handik Marzanara eta pistatik Besaidera (Laumugarrietara). Ibilbide laburra egingo dutenak (A:urdina), Memaiarantz igoko dute, hortik Elorriora jaisteko. Ibilbide ertaina eta luzea (B. morea eta C: gorria) hartzen dutenak, besaideko iturritik Udalako herrira joango dira. Hemendik, bidezidor batzuk hartuz kanpazarreko kantera zaharrera eta hortik gora kantera berrira eta kanpazar portura. Hemendik, B ibilbidekoak Elorriora jaitsiko dira lehengo bide zaharretik. C ibilbidekoak (luzea), udalaitz azpitik kanpazarretik besaidera doan bidea hartuko dute. Besaiden, hauek ere Memaiarantz igoko dute eta hemendik Elorriora jaitsiko dira.
- Ibilbidea ikusi nahi baduzu klikatu hemen: wikiloc
- ANIMATU ETA ETORRI ZAITEZ DISFRUTATUKO DUZU!!!