Ekainaren 30etik uztailaren 6ra, txanda ezberdinetan, 13 lagun joan ginen Asturiaseko
Pola de Lena ingurura bizikletaz ibiltzera.
Etxea, Posada Real izenekoa, Pajares herrian hartu genuen. Nahiko merkea; 6
gabak 1650€ ordaindu genituen. Herriko
etxe zahar bat, baina ondo egokituta, denontzako lekuarekin eta piszina
klimatizatu eta guzti. Hasieran Pola de Lena herrian nahi genuen, baina denok
sartzeko moduko etxea Pajaresekoa bakarrik aurkitu genuen. Gainera, etxea
Pajaresen hartzearekin asmatu genuelakoan gaude eguraldiagatik irteera erdiak
Leon aldera egin genituelako.
 |
Kanpotik ikusita |
 |
Jantokixa |
 |
Bizikletak gordetzeko erabiltzen genuen tokia |
 |
Piszinia |
Egun horietan egindako ekintzak hauek dira:
Ekainaren 30a, astelehena
Bidaia eta arratsaldean Pajaresetik, Pajareseko portura igo 5km eta ondoren
beste 5 km Brañilineko eski estaziotik gora Cuitu Negrura (1843 m)
Guztira 20km eta 900 positibo.
 |
Pajareseko portura heltzen |
 |
Brañalinen gorantz |
 |
Cuitu Negru |
Uztailaren 1a, asteartea
Pajaresetik Pola de Lenara jaitsi, El Cordal (788m) igo eta Riosara jaitsi.
Riosako La Vega auzotik Anglirura (1572m) igo eta leku beretik Pajaresera
(980m) itzuli.
Guztira 97km 2940m positibo
 |
Rober |
 |
Leire |
 |
Vite La cuña de las Cabresen |
 |
Angliru |
 |
Ikuspegiaz disfrutatzen |
 |
Behelainoa |
 |
Iñaki eta Vite disfrutatzen |
 |
El Cordal |
Uztailaren 2a, asteazkena
La Robla, Embalse de Sega de Ordas, Embalse de los Barrios de Luna, Aralla
de Luna, Puerto de Aralla (1536m), La Robla
Guztira 104km 1440m positibo
 |
Aralla portuan |
Uztailaren 3a, osteguna
La Robla, Robles de la Valcueva, Atalaya de Valporquero (1400m) Collada de
Uvierzo (1375m), Valverde de Curueño, Cascada de Nocedo, La Robla
Guztira 82km 1063m positibo
 |
Atalaya de Valporquero |
 |
Nocedoko ur-jauzia |
Uztailaren 4a, ostirala
Pajaresetik Pola de Lenara jaitsi eta bertatik Cobertoriara (1173m) igo,
alde berera apur bat jaitsi eta Gamoniteirora (1771m) igo. Berriz bertatik
jaitsi eta Cobertoriako bidean ezkerrera hartu, gora behera batzuk egin
ondoren, El Cordalera (788m) heldu. Hemendik Pola de Lenara jaitsi. Amaitzeko
Pajares herrira (980m) igo eta batzuk lainopean Pajareseko portura (1378m).
Guztira 96km eta 2821m positibo
 |
Pola de Lenan euria atertzeko zai |
 |
Cobertoria portua |
 |
Cobertorian |
 |
Gamoniteirorantz |
 |
Gamonitairora heltzen |
 |
Gamoniteiro portua |
 |
Gamoniteiron taldea |
 |
Cordalerantz |
 |
Cordal portuan |
 |
Berriz Pola de Lenan indarrak hartzen |
 |
Pajareseko portuan |
Uztailaren 5a, larunbata
Kotxez Pola de Gordonera (Leon aldera). Bertako Kanping eta piszina
munizipaletatik abiatuta, mendiko bizikletaz, Zona Alfa deritzon inguruari bira
eman eta azkenean “Game flow” jaitsiera urdinetik behera.
Ondoren, batzuk “Flash Godón” jaitsiera gorria egin zuten. Amaitzeko,
bertako piszinetan menua bazkaldu genuen.
Guztira 35km eta 890m positibo (Bigarren igoera egin gabe)
Zona Alfako informazioa izateko klikatu hemen
Egin genuen ibilbideko tracka
 |
Irteera piszina munizipalen ondoan |
 |
Cerro del Asnora, igoera gogorra |
 |
Asno jaitsiera hasten den tokia |
 |
Llombera herria. Ura hartzeko tokia |
 |
Atzean, antzinako mehategiak aire zabalean |
 |
"Game Flow" jaitsieraren hasiera |
 |
Cesar disfrutatzen |
 |
Menua Piszinetako tabernan |
Uztailaren 6a, igandea
Etxea batu, eta kotxez Campomanesera jaitsi. Bertatik 28 kilometroko igoera
ikusgarria La Cubillara (1683m) eta bertatik Campomanesera jaitsi.
Kotxeak hartu eta Elorriora.
Guztira 56 km eta 1310m positibo
 |
Jose "Fonta" |
 |
Ruben, Carlos, Cesar |
 |
Leire |
 |
Igoeraren ikuspegia |
 |
Rober |
 |
Jose, Mikel eta Iñaki Sagas |
 |
Taldea Cubillako portuan |