2019/07/14

POZA DE LA SAL - OÑA - FRIAS

Ekainaren 29an Erdella Mendi Taldekoekin 11 lagun bizikletaz Burgoseko Poza de la Saletik abiatu eta Oñatik pasatuz Friasera joan ginen mendiz mendi, guztira 46 bat km eginda. Oinezkoek, beste 13 pertsonak, Oñatik Friaserako ibilbidea egin zuten.
Goizeko 7:45ean Elorrixotik abiatu ginen eta 9:20an oinezkoak Oñan utzi genituen, ondoren autobusez Poza de la Salera joateko (Felix Rodriguez de la Fuenteren jaioterria).
Eguzkia goian eta bero itzeleko eguna izan zen; oinezkoetatik 4 pertsonak bakarrik egin ahal izan zuten ibilbide osoa, besteak autobusak batu behar izan zituen ibilbide erdian dagoen Ranera herrian.



Poza de la Sal

Poza de la Saleko gatz esplotazioa
Oñara bidean



Oña herria
Oñako Errege monasterioa


Oña

Oñako mendilerrora igotzen








Oñako mendilerroan




Toberako Santa Maria de la Hoz baseliza


Hidroebike

Frias


Friaseko gaztelua

Friasetik autobusera eta errekara bainua hartzera


Friaseko Ebro ibaian bainu ederra