2018/07/04

ELGEATIK eta ZALDUONDOTIK USAKORA (OÑATIRA)


Ekainaren 30ean, Erdella Mendi Taldekoekin Oinezkoak Elgeatik ta bizikletadunak Zalduendotik Oñatira (Usakoko presara) joan ginen. Guztira 16 pertsona izan ginen, 5 bizikletaz eta 11 oinez. Elorriotik goizeko 8:30etan abiatu ginen eta, eguraldi zoragarrixaz, Elgeatik oinez 9:45 aldera.
Oinezkoen ibilbidea: Elgea – Mugarriluze – Lizergarate – Degurixa – Kontrastako lepoa – Santikrutz ermita – Aitzgain – Aitzulo – Urruxola – Usako presia. Guztira 22 kilometro, 823 metroko desnibel positiboa eta 1.226koa negatiboa. Usakora arratsaldeko 4etan heldu ginen, beraz, 6 ordu pasautxo behar izan genituen ibilbidea egiteko. Usakon bainua hartu, bokadiloa jan eta arratsaldeko 6etarako elorrion ginen bueltan.
 Oinez egindako ibilbidearen tracka

 








Bizikletaz egindako ibilbidea: Zalduendo - Urbia – San Adrian - ... – Araotz – Ur bidea – Usako.  
   Guztira 30 bat kilometro
   Bizikletaz egindako ibilbidearen