2024/03/31

Jaitsiera-bidezidor berriak eta izunak

Azken urteetan mendi bizikletetan aldaketa asko eman dira; besteak beste, bizikleta elektrikoen agerpena, suspentsio hobeak (dobleak),  gurpil handiagoak (29 hatzetakoak), diskodun balaztak, kuadroen geometria aurreratuak,… eta horrek guztiak, mendian ibiltzeko eta bereziki jaitsierak beste era batera planteatzeko aukera zabaldu du.

Mendi bizikletaren hastapenetan, 80 hamarkadako amaieran Euskal Herrian, jaitsierak pistetatik egiten ziren, baina gaur egungo bizikletek bidezidor teknikoetan disfrutatzeko aukera eskaintzen dute.

Herri guztietako mendi eta basoetan bizikletarekin ibiltzeko bidezidorrak zabaldu dira. Egia da gehienak baimenik gabe eta hainbat jabe pribatuen lurretan eraiki direla. Baina goraipatzekoa da ere, gaur egun inplikazioa, boluntariotza krisian dauden garaian, inongo etekin ekonomiko gabe, ordu asko eskainita, lanean aritu dela hainbat pertsona mendi bizikleta-zale askorentzat gozagarri diren ibilbideak eginten.

Ibilbide hauek jabeentzako apenas dute eraginik, zuhaitzak, hesiak edo erromarak ukitzen ez badira. Hala ere, zuhaitzak ukitu ez arren, eragin ekologikoa badago; ekosistema horretan gainazalaren landarak kentzen direlako, eta horrek lurraren erosioa azkartu dezakelako. Baina hortik haratago ezer gutxi.

Argi dago egoera hau erregulatu beharra dagoela, ezin dela onartu inongo kontrolik gabeko bidezidor berriak irekitzea. Baina argi dago ere, erakunde publikoek (udaletxeek, diputazioek, gobernuak) tendentzia edo demanda berri honi aurre egin beharko diotela, debekuaren eta izunaren bide bakarra hartu gabe. Azken honen lekukoa izan da, Castelló inguruko La Vilavellako herritar batek bidezidor bat egin, baso-legeak ez errespetatu eta sortutako kalteegatik 100.000 euroko izuna jaso dezakeela. Astakeria galanta!.

Honi hipokresia besterik ezin zaio deitu, Elorrion be mendi bizikleta-zale askok disfrutatzen ditugun bidezidorrak egin dira. Jabeentzako kalte ekonomikorik gabe eta ingurugirorako kalte ekologiko oso-oso txikiekin, alderatu ezin direnak inguruan AHTko obrek eragiten ari diren basakeri ekologikoarekin, Pulla-Azkarreta lurretan makro-industrialdea aurrera eramateko proiektuarekin edo Durango-Beasain korridorearen proiektua dela eta kanpazar zulatzeko asmoarekin.

Beraz, ekin diezaiogun elkar-lanari erakunde publiko, basoen jabeak, mendi-talde, baso-bizi elkarte, txirrindulari-talde eta norbanakoen artean, eskaera berriei aurre eginez, mendiaz eta basoaz era osasungarrian disfrutatzeko.


2023/10/10

CAMÍ de CAVALS mendiko bizikletaz, 2023ko iraila

 Camí de Cavals (Zaldi-bidea) Menorcako uhartearen itsasertza guztiz inguratzen duen bide zahar bat da, frantsesen okupazioaren garaian, XVIII. mendean, babes militarrerako egindakoa. Urteetan alboratuta egon ondoren, 1980ko hamarkadan bidea berreskuratzen hasi ziren eta 2010ean ibiltari, mendi-bizikleta zale edo zaldizkoentzat ireki zen. Gaur egun GR 223 ibilbide luze moduan aitortuta dago, eta guztira pista eta bidezidorrez osatutako 185 kilometro dira.

Oso ibilbide polita da, bista ederrekin eta asko disfrutatzekoa, baina argi izanda zati askotan oso teknikoa dela, harri askorekin eta hainbat puntutan, gora zein behera, oinez egin behar dela. Horregatik, gurpil zabalak dituen suspentsio dobleko bizikleta batekin eta alforjarik gabe, motxila batekin, egitea gomendatzen da.

Kontuan izan behar da ere, badaudela ibilbideko 2 zati bizikletaz egitea gomendatzen ez direnak. Bat, Platja Binimelatik Cala Pilarrera; eta bigarrena, Cala Morelletik Ciutadelara. Ondorioz, zati horiek saihesteko, ibilbidea zerbait luzatzen da eta niri guztira 217 kilometro atera zaizkit eta 3.880 metroko desnibel positiboa.

Ibilbideko informazio zehatza, etapa kopurua, lo egiteko tokiak eta ibilbideko tracka, oso ondo dagoen “conalforjas.com” helbidetik hartu nuen:

https://conalforjas.com/cicloturismo-en-menorca-el-cami-de-cavalls/

Ibilbideaz disfrutatzeko, gutxienez 4 etapatan egitea gomendatzen zutenez,  nik ere horrela egin dut.

Camí de Cavals bideoan laburtuta:


       1. Etapa: Mahon – Fornells

Lehen 5 kilometroak, Sa Mesquida herriraino, errepidetik dira. Sa Mesquidako kalan hartzen da Cami de Cavalseko lehen bidezidorra.

Es Grau herriko sarreraran desbideratu eta herrira sartu naiz, bertan dagoen superrean ura eta jatekoa erosteko. Gaur bero handia eta sargori egiten du.

Bainua hartzeko edo ikusteko tokiak:

Tamarells

Arenal de Morella Nou (Cala Tortuga)

Favaritx itsas-argia




Adaiako urmaela


Arenal d´en Castell




Marcar sa Llosa




Fornellseko dorrea
Fornells


Amaieran, Fornells baino 1,5 kilometro lehenago dagoen Les Salines herritxora bueltatu naiz, hor neukalako hostala hartuta (Hostal Port Fornells) Lo egitea eta gosaria (buffeta) 90€.

Etapa honetan guztira 53 km, 1.000 metro positibo eta martxan 4 bat ordu egin ditut (Guztira 6 h). Gogorra izan da batez ere beroagatik eta aldapa labur eta tenteak dituelako.


1.  2. Etapa: Fornells – Ciutadella

Kilometrotan etapa luzeena eta desnibel gehien duena. Baina egia da ere,  hainbat kilometro asfaltoan egiten direla, Cami de Cavals saihesten den bi tarteak etapa honetan ematen direlako.

Hasi eta nahiko laster Cala Tirant guztia (Platja de Fornells) oinez zeharkatu behar dela. Gainera, bizikletako kateak harerik hartu ez dezan, bizikleta gainean eramatea komeni da.

Cala Tirant




Cala Tirant



Cala Tirant
















Punta Negra


















Aurrerago, Cavalleriako itsas-argira joan etorria asfaltatutako bidetik egiten da (3 bat km). Momentu horretan euria hasi da, baina bero egiten du eta gustura noa euri pean

Cavalleria Itsas-argia

Caballeriako hondartza guztia ere oinez zeharkatu behar da.

Cabalerriako hondartza


Berez, Platja  Binimelan komeni da Cami de Cavals uztea eta Ferrerias herrirako pista hartzea, baina trackak Pregonda kalaraino jarraitzen duenez aurrera egin dut, eta gero bidea desbideratzen denean 2 hesi handi zeharkatu behar izan ditut.

Pregonda
Pregonda


     



Ferreriasera heltzeko 200 metroko desnibela duen aldapa gogor bat igo behar da. Ferreriaseko superrean ura eta janaria erosi ditut. Hemendik aurrera beste 9 bat km asfaltotik egiten dira.
Jarraian 3 hondartza pasatzen dira Alocs (harriduna), Pilar (hareduna) eta Platja de Mar (harriduna). 

Cala es Alocs

Cala Pilar



Cala Pilar
















Platja de Mar

Ondoren, baso polit batetik Algaiarens ondoko ses Fontanelles kalara heldu naiz 

Ses Fontanelles

Ses Fontanelles (Algaiarens)

Amaitzeko, Cala Morelletik Ciutadelara (9 km) errepidetik egiten da (Bigarren desbiderapena).

Ciutadellan Hostal Menurkan gelditu naiz. Lo egitea eta buffeteko gosaria 90€ ere.

Etapa honetan guztira 67 km, 1.300 metro positibo eta martxan 5 bat ordu egin ditut (Guztira 8 h). 


1.       3. Etapa: Ciutadella – Son Bou

Hasierako 7 kilometroak, Cala Blancaraino errepidetik egiten dira, baina ondorengo 4 kilometroak gogorrak dira harri artean egiten direlako.

Lehen zati guzti hau, Arenal de Son Saura hondartzaraino, nahiko laua da.

Son Saurako  -Bellavista: jendez lepo

Talaier, Turqueta eta Macarella kalak ere jendez beteta daude. Politak izan arren ez dau merezi luzaroan gelditzea.

Cala Turqueta
Cala Macarelleta



Cala Galdanan superra dago, beraz ura eta janaria erosi ditut.

Cala Galdana

Cala Mitjana



Cala Mitjanatik Platjes de Binigaus arte, 7-8 kilometro oso gogorrak dira, etengabe gora eta behera egiten duen bidezidor batetik. Binigausetik Son Bouko hondartzara erraz egiten da.

Furgoneta bertan izan dut lo egiteko.

Etapa honetan guztira 50 km, 750 metro positibo eta martxan 4:30 bat ordu egin ditut (Guztira 6:30 h).


1.       4. Etapa: Son Bou - Mahon

Son Boutik irten eta lehenengo igoera eta jaitsiera Llucalari kalara gogorrak. Baita Llucalari kalatik beste alderantz igotzea (hainbat momentutan oinez).

Cala en Porterren bainua hartu ondoren, Cala d´es Canutellseko superrean gelditu naiz ura-janaria erosten. Gaur ere bero sargoria dago. 

Cala Binissafuller

Binibeque vell

Binibeque vell
























Binibeque Vell edo Binibeca herri polita.

Punta Priman, hondartza ondoan superra dago, bertan ura erosi dut.


Alcafarreko dorrea

Alcafar herria 



Alcafarreko Kala


Menditik azken jaitsiera Cala Sant Estevera egiten da eta ondoren 5 bat kilometro errepidetik Mahonera heltzeko (portu aldera).

Mahonen hostaletan lekurik ez zegoenez, 5 kilometrotara dagoen Saint Lluis herrian hartu dut Albergue juvenil baten hostatua (33€).

Etapa honetan guztira 47 km, 750 metro positibo eta martxan 4:30 bat ordu egin ditut (Guztira 6:30 h). Beroagatik egin da gogorra gaurko etapa.



TRANSMENORCA MENDIKO BIZIKLETAZ, 2023ko iraila

TransMenorca,  irlan dauden 2 hiri nagusiak, Ciutadella eta Mahon, lotzen dituen ibilbidea da. Ibilbide hau, Cami de Cavals ez bezala uhartearen barne aldetik doa, gora behera gutxiago ditu eta teknikoki errazagoa da; pista eta asfalto gehiago dituelako (% 60 asfaltoa, % 40 pista eta bidezidor batzuk)

Gainera, aipatzeko da, ibilbide honek Menorcako kulturan hain garrantzitsuak diren hainbat “Poblado Talayótiko” ukitzen dituela. Esan beharra dago, aurtengo udan (2023) UNESCOk gizateriaren ondore aitortu dituela herri edo monumentu hauek.

Menorcan Herri Talayotikoen hasiera orain dela 3.000 bat urte eman zen, eta herri hauetako eraikuntza adierazgarrienak Talayotak (harri blokeekin egindako torre antzekoak) Navetak (ehorzketarako eraikuntzak) eta Taulak (erlijio erritualetarako harri handi batzuk beste baten gainean) dira.

Ibilbideak guztira 70 kilometro ditu eta norabide batean zein bestean egin daiteke. Nik hartu nuen trackak 2 etapatan egiten zuen:

Lehenengoa, Ciutadellatik - Es Mercadalera (42 km eta 1036 m positibo)

https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/transmenorca-1-2-ciutadella-es-mercadal-4299519

Bigarrena, Es Mercadaletik – Mahonera (30,5 km eta 358 m positibo)

https://es.wikiloc.com/rutas-mountain-bike/transmenorca-2-2-es-mercadal-mahon-4299506

Hala ere, nik 3 etapatan egin nuen etapa bakoitzean joan eta etorria egin behar nuela kontuan izanik.


1.       1. Etapa: Ciutadella – Ferrerias

Ferrerias herrian furgoneta utzi. Errepide nagusitik Ciutadellara joan (18 km) eta ondoren ibilbidea egin (22 km). Guztira 40 km.

Lehen zati guztia asfaltoa da. Hor dago “Poblado Talayótico de Torretrencada” (Dohainik da eta merezi du ikustea).


Torretrencadako taula




Torretrencadako taula
















Gero ibilbidea bidezidor teknikoa bihurtzen da Ferrerias herriraino, bereziki “Torrent d´Algendar” ingurura jaitsiera eta igoera (harri umelekin).


  2. Etapa: Ferrerias – Es Mercadell – Alaior

Son Bou kanpinetik Ferrerias herrira errepidetik joan (17 km). Ibilbidea egin (28 km) eta ondoren Alaiorretik Son Bou kanpinera errepidetik bueltatu (7 km). Guztira 52 km.

Ferreriasetik irten eta berehala pare bat kilometroko aldapa gogor bat dago (%19). Tarte batean bidea itxita dago, jabego pribatuekin arazoak daudelako. Ondorioz, bi puntutan ate batzuen gainetik pasatu behar da. Baina jabeek ez dute ezer esaten (tartea itxita dute gobernuari bideak konpondu ditzan presio egiteko).

Ikustea merezi duen herriak: Ferrerias, Es Mercadell eta Alaior.


1.       3. Etapa: Alaior – Mahon

Son Bou kanpinetik Alaior herrira errepidetik joan (7 km). Ibilbidea egin (22,5 km) eta ondoren errepidetik bueltatu kanpinera (20 km). Guztira 49,5 km.

Ibilbidearen zati honetan hainbat “Poblado Talayótico” pasatzen dira:

-         - Torralba, 3,5. Kilometroan (Dohainik)

-         - Taloti de Dalt, 9. Kilometroan. (Sarrea 4€)


Taloti de Dalt

          Basílica Paleocristiana d´es Fornás de Torelló eta Talayot de Torelló 11. Kilometroan (Dohainik)

Talaiot de Torelló


-          - Coraia Noi, 13. Kilometroan

-          - Trepucó, 18. Kilometroan (Dohainik)

Trepucóko Taula eta Talaiota














Trepucó







MENORCARI ITZULIA KAYAKEAN, 2023ko iraila

 Menorca uharteari itzulia egiteko https://menorcaenkayak.com/ enpresarekin kontaktuan jarri nintzen, lagun batek horrela gomendatu zidalako. Eta benetan esan beharra daukat zentzu guztietan oso atentzio ona jaso dudala eta material ona ere alokatzen dutela.

Taldean egiteko aukera eskaintzen dute, 8 egunetan 850€ko prezioan.  Baina nik erronka hau bakarrik egiteko gogoa eta asmoa neukan. Beraz, kayaka 7 egunerako erreserbatu nuen 165€ ordainduta.

Joan aurretik korreo digitalera eraman beharreko materialen zerrenda, gomendio batzuk eta oso zehatza den mapa bat (zuk gero plastifikatuta eramateko) bidaltzen dizkizute. Mapa honetan adierazita daude gaua pasatzeko toki aproposak, supermerkatuen eta restauranteen kokapenak eta ikusteko tokiak (kobak, arkuak,…).

Ibilbidea egiten zabiltzala egunero eskatzen dizute beraiekin harremanetan jartzeko nun zauden esateko, eta beraiek eguraldiaren partea eta arraunean egiteko zein momentu aprobetxatzeko esaten dizute. Gainera, edozein arrazoirengatik ibilbidea uztea nahi izan ezkero furgonetarekin nun jaso zaitzaketen mapan ere adierazita dute (zerbitzu hau erabiliz gero ordaindu egin behar da).

Nik itzulia 6 etapatan egin nuen. Kaletan lo egiteko debekatuta dago kanping dendak montatzea, eta gauen iruntza handia dagoenez, lo-zakua ez busteko, toldo bat ipintzen nuen (Beraiek alokatu zidaten 15€)

Itzulia laburtzen duen bideoa:



1.       1. Etapa: Es Grau – Cala Pudent

Eguraldia primerakoa eta itsasoa bare.

Etapa honetan 24 kilometro eta osotara 8 ordu egin ditut (10:30-18:30)

Bainua hartzeko, zerbait jateko... geldiuneak:

Cala d´es Tamarells


Cala en Tortuga



















Cala Mongofré

Arenal Son Saura (Norte)


Cala Pudent

1. Kanpamentua: Cala Pudent

Cala Pudent

1.       2. Etapa: Cala Pudent – Cala Es Bot (Algaiarens)

Gaur ere eguraldia primerakoa eta itsasoa bare. Bainua hartu, gosaldu, kanpamentua batu eta dena prestatu orduko beti ia 2 ordu erabili ditut. Beraz gaur 7:30etan jaikita 9:30ak aldera abiatu naiz.

Etapa honetan 35 kilometro eta osotara 9 ordu egin ditut (9:30-18:30)

Geldiuneak:


Marcar d´en Tosqueta



Marcar d´en Tosqueta


Cova de los Angiesos
Fornells


Platja de Cavalleria

Pregonda















Es Bot (Algaiarens)
2. Kanpamentua: Es Bot



2. Kanpamentua: Es Bot






Es Bot iluntzian

1.       3. Etapa: Cala Es Bot – Arenal Son Saura (Es Banyuls)

9etan abiatu naiz, itsasoa bare dago eta hori aprobetxatu nahi dut Punta Nati pasatzeko.

Etapa honetan 36,5 kilometro eta osotara 8:30 ordu egin ditut (9:00-17:30)

Geldiuneak:


Cala Morell-en (Bainua, basuria bota eta komun publikoak erabili).

Ondoren, geldiunerik egin gabe (aukerarik ez dagoelako), 2,5 ordutan, Cala en Blanesera heldu naiz. Aurrez Pont d´en Gil-etik pasatuta. Cala en Blanes ondoan dagoen Cala en Brut leku aproposa da arroketatik itsasora saltoak egiteko.


Pont d´en Gil

Cala en Blanes















Cala en Blanes

Cala Blanca

Arenal de Son Saurako Es Banyuls hondartza 

3. Kanpamentua: es Banyuls (Son Saura)

3. Kanpamentua: es Banyuls (Son Saura)



1.       4. tapa: Arenal Son Saura - Calescoves

Gaur eguraldia ona da, baina haizea dabil eta kaletatik kanpora itsasoa mugituta dago.

Etapa honetan 31 kilometro eta osotara 8:30 ordu egin ditut (9:30-18:00)

Hegoaldean dauen kala politenetan bainua hartu dut, baina iraila izateko jende asko dago.

Cala Talaier

Cala Turqueta



Cala Macarelleta


Cala Macarella


Cala Macarella

Cala Macarella



Cala Mitjaneta


Cala Mitjana


Pont d´en Alí

Pont d´en Alí

Cala Trebaluger



Cala Escorxada

Cala Escorxada



4. Kanpamentua: Calescoves


1.       5. Etapa: Calescoves – Sa Mesquida

Gauean arratoiek ez didate lo asko egiten utzi.

Hego haizeak joten du eta itsasoa oso mugituta dago, horregatik ibilbideko lehen tarte honetan dauden kobetan ezin izan naiz sartu.

Egun honetan 33,5 kilometro eta osotara 8:30 ordu egin ditut (9:00-17:30)




Cala Biniparratx

Cala Binibique




Ekaitza
Sa Mesquida


5. Kanpamentua: Sa Mesquida
















5. Kanpamentua: Sa Mesquida
 

Sa Mequida iluntzian


1.       6. Etapa: Sa Mesquida – Es Grau

Etapa oso laburra daukadanez, trankil ibili naiz.

Lo egin dudan tokia ez da Cala Mesquida, gaur konturatu naiz Cala Mesquida herria pasatuta iparralderago dagoela.

Gaurkoan 8,5 kilometro eta osotara 2 ordu egin ditut (11:30-13:30)


Sa Mesquida

Es Grauko badian


Arenal d´en Moro (Illa Colom, Es Grau)


Arenal d´en Moro (Illa Colom, Es Grau)


Amaiera, Es Grau


6 egun hauetan guztira 168,5 kilometro egin ditut arraunean.

 

Kayakarekin heltzea merezi duten tokiak:

-          Es Grauko badia

o   Cala de Tamarells

o   Colom irla (iparreko kala)

-          Iparraldeko Son Sauratik gora

o   Cala Pudent

o   Marcar d´en Tosqueta

-          Fornellseko badia

o   Cala Blanca

o   Cala Roja

-          Forneslleko hondartzak (Badiaren beste aldean, mendebaldean): Cala Tirant.

-          Cala Pregondatik, Cala Tirant eta Algaiarens (Es Bot) tartea

-          Hegoaldean, Talaier eta Escorxada arteko kalak (baina hauetan jende gehiegi dago).